Gerraosteko literatura
Kronologia
Berrogeigarren hamarkada
Bigarren Mundu Gerra aliatuen garaipenarekin amaitu zen, Alemaniaren eta Italiaren kalterako. Horrek Espainia erabat isolatuta utzi zuen eta idazleak mugaz bestalde egiten zen literaturatik baztertuta geratu ziren.
Gerraondoko lehenengo urteetan oso literatura gutxi idatzi zen eta estetizismoaren, (inguruko errealitatea ezagutzen ez duena), eta gerrak sortu zituen larritasuna eta deserrotzearen adierazpenaren artean ibili zen.
1940ko urriaren 23an, Adolf Hitlerrek eta Francisco Francok Hendaian egin zuten bileran, Espainiak ez zuela Bigarren Mundu Gerran parte hartuko erabaki zuten.
Berrogeita hamargarren hamarkada
Pixkanaka, Espainia bere mugak kanpoaldera irekitzen hasi zen (1955ean NBEan sartu zen). Frankismoa nazioartean onartu izanak hobekuntzak ekarri zituen ekonomiarako eta kanpoaldeko herrialdeekin loturak sortzeko.
Literaturan kritika soziala egiten zuten gaiak garrantzia hartzen hasi ziren. Horren ondorioz, errealismoaren bertsio berri bat sortu zen, zapalkuntza eta bidegabekeria salatzeko joera zuena.
Hirurogeigarren hamarkada
Frankismoa indarberritu egin zen garapen ekonomikoari esker, baina horrekin batera, erregimenaren aurkako mugimendua sistematikoagoa bihurtu zen.
Literatur munduan esperimentalismoa gailendu zen berriro, errealismo soziala amaitu egin baitzen.
1970etik 1975era
Frankismoaren azken urteetan Espainiako mugek kanpoaldera irekitzen jarraitu zuten eta herrialderik industrializatuenetariko bat bihurtu zen, atzerritarren inbertsioei eta turismoari esker.
Eklektizismoa azkenean klasikoetarako itzulerarekin gauzatu zen. Eklektizismo mugimendu hori zentsura irekitzeak, atzerritar materialak ekartzeko, eragin zuen.Erbesteko literatura
Erbestean zeuden idazleek euren bizilekutzat aukeratu zituzten herrialdeetan idazten jarraitu zuten, Espainia gai bezala hartuz, herrimina zela eta.
Poesia
Juan Ramon Jimenezek (33.gaia ikusi) eta 27. belaunaldiko olerkari gehienek (35. gaia ikusi) (37. gaiak ikusi) beren bide poetikoak jarraitu zituzten (norberak berea), herrialde ugaritan bananduta zeuden arren.
Eleberrigileak
Erbestean zeuden eleberrigileen lanak ez ziren oso ezagunak bihurtu, zentsurak hala eraginda. Horrenbestez, Espainian beste batzuk idazten ari ziren narratibarekiko modu autonomo eta paralelo batean garatu zen literatur korronte bat izan zen.
Ramon J. Sender (1902-1082)
Erbestean idatzi zen eleberrigintzaren autorerik bikainena izan zen. Konpromiso ideologikoa eta teknika errealista oso pertsonala nabarmendu behar dira bere lanean. Liburu ugari eta era askotarikoak idatzi zituen.
Hogeita hamargarren hamarkadan hasi zen eleberriak idazten eta garai hartakoak dira honako lan hauek: Imán (1930), Siete domingos rojos (1932) eta Mr. Witt en el cantón, azken lan horrekin Literaturako Sari Nazionala irabazi zuelarik 1935ean.Hamarnaka eleberri idatzi zituen erbestean ondorengo hiru gai nagusi hauek hizpide zituelarik: oroitzapen autobiografikoa (Crónica del alba, 1942), Gerra Zibila (Réquiem por un campesino español, 1953an idatzi zuena; bere maisu lana da) eta espainiar Amerika (Epitalamio del Prieto Trinidad, 1942).
Ramon J. Sender
Francisco Ayala (1906)
Gerra aurretik hogeigarren hamarkadako mugimendu abangoardistetan hartu zuen parte, gizatasunik ez zuen eta esperimentala zen narratiba idatzi zuen.
Erbestean kontakizun laburren bi bilduma argitaratu zituen: Los usurpadores (1948) eta La cabeza del cordero (1949), Espainiako historiako hainbat gertaerei buruzkoak.
Fikziozko diktadura hispanoamerikar bat kritikoki aztertzen zuten bi eleberri ere aipatu beharrekoak dira: Muertes de perro (1958) eta El fondo del vaso (1962).Estiloagatik eta hizkuntzagatik zuen ardura berezia, agerian utzi zuen bere lan guztietan.
Francisco Ayalak Cervantes saria irabazi zuen.
Rosa Chacel (1898-1995)
Gizatasunik ez zuten eta abangoardistak ziren joerak landu zituen bere lehen lanetan.
Erbestean zenbait eleberri errealista argitaratu zituen. Estilo oso zaindua eta erritmo geldoa zuen. Ez zuen gai sozialak landu, ezta Gerra Zibila ere, emakumezko pertsonaien azterketa psikologiko zehatza egiten saiatu baitzen buru-belarri.
Honako lan hauek azpimarratu behar dira: Teresa (1941), Esproncedaren maitalearen bizitzan oinarritua; eta Memorias de Leticia Valle (1946), nerabe baten maitasun gogoaren sortzea kontatzen duena.«Munduko gerraostea»
Gerraostea, Europakoarekin eta mundukoarekin elkartu zen. Gizakien eta materialen suntsipenaren eta zalantza moral sakon baten kontura, lortu zen nazismoaren porrota. Horrek guztiak ezkortasun existentziala eta salaketarako grina eragin zuen, berrogeigarren hamarkadako espainiar eta europar literaturarekiko komunak direnak.
Testuinguru politiko eta soziala
Gerra Zibilaren ondoren erregimen autoritario bat ezarri zuen Francok, Hitlerren eta Mussoliniren erregimen totalitarioen antzekoa ideologiari dagokionez.
Errepublikazaleen alderdian borroka egin zuten espainiar askok -horietariko asko idazleak ziren- erbestera alde egin behar izan zuten. Geratzea erabaki zutenen artean batzuek isilik egotea erabaki zuten. Horri "barnealdeko erbestea" izen adierazgarria eman zaio.
Max Aub (1906-1972)
Dramaturgo abangoardista gisa hasi zuen bere literatur lana. Hala ere, literatur lan horretako libururik bikainenak, erbestean idatzi zituen eleberriak direla esan behar da. Lan horiek Gerra Zibilari eskaini zizkion eta teknika errealistaz idatzi zuen El laberinto mágico zikloan bilduta daude.
