LITERATURA

Gerraosteko poesia

36ko belaunaldia, gerraosteko lehenengo sustapen eta banandutako belaunaldi bezala ere ezagutua, Gerra Zibila jasan zuten poetek osatzen dute, zeinek kasu ugaritan kartzela edo atzerriratzea, kanpokoa edo barnekoa, sufritu baitzuten. Miguel Hernandez (38. gaia ikusi) ezik, azken batean 27ko belaunaldiarekin lotzen dena, ia gainerako autore guztiek unibertsitate ikasketak egin zituzten eta literaturari dagokionez, belaunaldi honetako ala aurrekoekin hazi ziren.

Aldizkariak eta joerak

Belaunaldi hau bi talde handitan banatzen da, hasiera batean Gerra Zibileko bi bandoekin bat datozenak. Damaso Alonsok lehen taldeko poesiari sustraitutakoa deitu zion eta bigarrenari sustrairik gabekoa.

Escorial eta GarcilasoEskuindar jatorria duten poetak Madrileko bi aldizkariren inguruan bildu ziren:

  • Escorial (1940-1950), Dionisio Ridruejok (1912-1975) zuzendua eta Luis Rosalesekin (1910-1992) idazkari bezala eta ondoren zuzendari gisa.
  • Garcilaso (1943-1946), Jose Garcia Nietok (1914-2001) zuzendua, 1996ko Cervantes saria, eta Pedro Lorenzok.

Talde honetako poetak poesia "gizatiar" baten alde zeuden, baina bere kideetako batzuk jarraitu zuten estetika neoklasiko bat, formalista eta momentuko gizarte errealitate gogorretik urrundutakoa zena.

Garcilaso aldizkariaren 13. zenbakiaren azala, 1944ko maiatzean argitaratua.LIBURUTEGI NAZIONALA, MADRIL.

 

Espadaña aldizkariaren lehenengo zenbakiaren azala, 1944ko maiatzean argitaratua.LIBURUTEGI NAZIONALA, MADRIL.

Proel, Corcel, EspadañaErregimenak ordaindutako aldizkari hauen aurrean, Proel (1944), Santander eta Corcel (1943), bezalako beste batzuk azaldu ziren Valentzian.

Garrantzitsuena Espadaña (1944-1950) izan zen, Antonio Garcia de Lama, Eugenio de Nora eta Victoriano Cremerrek Leonen sortua.

Taldeak poesia existentziala, munduari eta bere arazoei atxikiagoa, aldarrikatu nahi zuen.

Gizarte poesia

Gizarte poesia existentzialismoaren, sustrairik gabeko korrontearen eta Francoren erregimenaren aurkako politika desadostasunaren ondorioa da.

Herriak arazo sozialen kontzientzia hartzeko, eta diktaduren aurka altxatzea lortzeko idatzitako poesia da.

Bere ordezkari ospetsuenak Blas de Otero (1916-1979) eta Gabriel Celaya (1911-1991) izan ziren. Jose Hierro (1922-2002), Angel Gonzalez (1925), Jose Agustin Goytisolo (1928-1999) edo Carlos Sahagun (1938) bezalako beste belaunaldietako poetak testigantza jarrera horretan erantsi daitezke.

Gerraosteko hainbat poeta

Leopoldo Panero (Astorga, Leon, 1909- íd. 1962) Bere lehen liburuak, La estancia vacía (1944), bere poesiaren inguruko existentzialistak eta intimistak diren gaiak manifestatzen ditu. Bere beste izenburu batzuk hauek dira: Escrito a cada instante (1949) eta Canto personal (1953).

Luis Rosales (Granada, 1910- Madril, 1992) Abril (1935), klasizista erako poema liburua argitaratuz hasi zen, baina 1949an La casa encendida bere liburuak berrogeita hamar eta hirurogeita hamar urteetako poeta gehienengan eragina izan zuen. Bere Obras Completas, 1996an argitaratu dira.

Gabriel Celaya (Hernani, Gipuzkoa, 1911- Madril, 1991) Bere benetako izena Rafael Mugica Celaya zen eta injinerutza ikasi zuen. Bere obra, oso zabala eta era askotarikoa, berak aukeratua izan zen Itinerario poético (1973) antologian. «Gizarte-poeta» bezala bere liburu garrantzitsuenak Las cartas boca arriba (1951) eta Cantos Íberos (1955) dira.

Blas de Otero (Bilbo, 1916- Madril, 1979) Bere gaztaroan espainiar poeta mistikoen eraginaz idatzi zuen. Angel fieramente humano (1950) erlijiozko poesia liburua da, non poetak krisi sakona espresatzen du. Beste poema liburuak Redoble de conciencia (1951), Pido la paz y la palabra (1955), Que trata de España (1964) eta Poesía con nombres (1977) dira.

 

Blas de Otero

Miguel Labordeta (Zaragoza, 1921-1969) Jose Antonio Labordeta kantautorearen anaia, postismoan barne hartu izaten da, nahiz eta existentzialismo eta gizarte poesiaz blai dagoen surrealista garbia izan. Oso interesgarria da Sumido 25 (1945) bere lehen liburua. 1972an bere Obras completas argitaratu ziren.

Jose Hierro (Madril, 1922- Madril, 2002) Santanderreko Proel aldizkariaren inguruan sorturiko taldekidea. Bere poesia Cuanto sé de mí (1974) izenburuarekin argitaratu zuen. Garrantzi handikoak izan ziren Con las piedras, con el viento (1950), Quinta del 42 (1951) eta Libro de las alucinaciones (1964). Bere liburu berrienak Agenda (1991) eta Cuaderno de Nueva York (1998) dira. 1998an Cervantes saria jaso zuen eta 1999an Real Academia Española delakoaren kide aukeratua izan zen.

«Erdizka» gizarte poeta, XX. mendeko bigarren erdiko poetarik hoberenetariko bat izan zen. Bere jarduerak entsegugile bezala ere nabarmendu ziren.

 

Jose Hierro.

Kordobako Cántico taldea

Canticok irlote estetiko marjinala eta ezohiko interesekoa esan nahi du. 1941an eratzen da eta aldizkaria bi etapatan agertu zen (1947-1949 eta 1954-1957). Bereziki Juan Bernier (1911-1989), Pablo Garcia Baena (1923), Ricardo Molina (1917-1969) eta Julio Aumente (1924) kideez osatuta zegoen.

Espadaña eta Garcilasoren aurrean, aldizkariak poesia hizkuntza sortu nahi zuen, 27ko belaunaldia eta modernismoarekin lotzen zena.

 

Postismoa

Postismoa mugimendu marjinala izan zen, zein momentuko poetiketatik aldendu nahi zuena. Bere aholkulariak Carlos Edmundo de Ory (1923) poeta eta Eduardo Chicharro (1905-1964) pintorea izan ziren.

Postismoa-postsurrealismoaren laburdura- Cesar Vallejo (1893-1938) perutarraren tradizio, Juan Larrea surrealistak eta gizarte-poesiaren arteko gune nahasian mugitzen da.

Bere izaera bitxiko poesia izaeragatik ezagunagoak izan dira, bere eraginarengatik baino.

 

Juan Bernier

(1911-1989), Cántico taldeko beste sortzailetarikoa izan zen, zeinekin estetikari «mezuari» baino garrantzi gehiago ematearen ideia banatzen duen. Bere poemak espresio eta zentzuen aberastasunarengatik bereizten dira. Bere poesia liburuen artean Aquí en la tierra (1948), Una voz cualquiera (1959), Poesia en seis tiempos (1977) eta Los muertos (1986) daude.

 

Eugenio de Nora

(Zacos, Leon, 1923), Canto del destino bere lehen liburuan, erritmo oso zaindua zuten testuetan kezka existentziala agertu zuen. Beste poesia liburuak: Contemplación del tiempo (1948), Siempre (1953), España, pasión de vida (1954) eta Angulares (1975).

 

Jose Luis Hidalgo

(Torres, Santander, 1919-Madril, 1947), Valentziako Arte ederretako Eskolan irakasle izan zen. Bere liburuen artean Los muertos (1047) nabarmentzen da.