Gerraosteko antzerki soziala (II). Antzerki soziala eta antzerki poetikoa
Antonio Buero Vallejo
1949. urtean Buero Vallejok Historia de una escalera estreinatu zuenean, drama egiteko modu berri bat sortu zen, hurbileko errealitatean sustraituta zegoena eta gizartearen kontzientzia astintzea helburu zuena.
Egilearen produkzio guztiaren haria den gaia norbanakoaren tragedia da, baina betiere ikuspegi sozialetik, etikotik eta moraletik aztertua.
Buero Vallejoren antzezlanak hiru multzotan sailkatzen dira:- Antzerki sinbolista: En la ardiente oscuridad, La tejedora de sueños.
- Kritika sozialeko antzerkia: gizartea eta bere baitan gertatzen ziren bidegabekeria, gezur eta bortizkeria mota guztiak aztertzen ditu: Historia de una escalera, Hoy es fiesta (1956), Las cartas boca abajo (1957), La fundación (1964) eta El tragaluz (1967).
- Drama historikoak: multzo honetan sailkatzen diren antzezlanetan Buerok bere garaiko egoeren ispilu moduan erabil zuen historia: Un soñador para un pueblo (1960), El concierto de San Ovidio (1962) eta El sueño de la razón (1970).
Antonio Buero Vallejo, Alfonsoren argazkia (1957). (Alfonso Estudio Museoa).
Alfonso Sastre
Sastreren ustez, antzerkiak gizartea astindu eta eraldatzeko tresna izan behar zuen.
Escuadra hacia la muerte (1953) dramaturgo moduan ospea lortzen du. Antzezlan horretan, El pan de todos eta La mordaza titulua dutenetan bezalaxe, Sastrek eite existentzialista duen antzerkigintza landu zuen. Beste lan batzuetan (El cubo de basura, Tierra roja eta Muerte en el barrio), berriz, salaketako errealismo kritikoaren bidea hartzen du.
1965 eta 1972 urteen arteko dramak Teatro penúltimo bilduman baturik daude. Eszenaratzeko moduan berrikuntza ekartzeagatik eta akzioa historiako aurreko beste garai batzuetan kokatzeagatik nabarmentzen dira batez ere.Arrazoi politikoak direla eta, Sastreren lan asko eta asko ez ziren antzeztuak izan. Espainiako egoerari buruzko zezeneko zein zeharkako erreferentziak zirela eta, ez zuen estreinaldi asko egiteko aukera izan.
Alejandro Casona
Ezaugarri poetikoak eta adierazpide lirikoa Casonaren lan guztietan ageri direla esan daiteke. Bi multzotan bana daiteke haren antzerkigintza: antzerki fantastikoa eta antzerki pedagogikoa.
Antzerki fantastikoaHala dei geniezaioke, hizkera poetikoaren bidez, atmosfera irreala eta magikoa sortzen ahalegintzen den antzerki motari. Horrela, aukera bikaina eskaintzen da errealitatearen eta fantasiaren, misterioen eta ametsen arteko harremanak atzertzeko.
Errealitatearen eta irudimenaren mundua La sirena varada (1933), Prohibido suicidarse en primavera (1937) eta Los árboles mueren de pie (1937) antzezlanetako parte nagusia dira.Ametsen gaia, berriz, La llave del desván eta Siete gritos en el mar antzezlanetan aztertu zuen Casonak.
Antzerki fantastikoaren emaitza dira, modu berean, Otra vez el diablo eta La barca sin pescador.Antonio Gala
Galaren antzezlanetan behin eta berriro agertzen diren gaiak frustrazioa eta bakardadea dira.
Galak oso sinbologia konplexua dauka, ez ordea bere mezuaren esanahiagatik, antzezlanetan erakusten dituen orokortasunagatik eta zehaztasun ezagatik baizik.
Dramaturgo honen lehendabiziko antzezlana Los campos del Edén (1963) da eta Calderon de la Barca saria jaso zuen. Beste hainbat lan garrantzitsu: El sol del hormiguero (1966), fabula politiko soziala; Noviembre y un poco de yerba (1967), Gerra Zibilaren drama biltzen duena; El caracol en el espejo (1970), frustrazioaren sentimendua aztertzeko laborategia; Los buenos días perdidos (1972); eta Anillos para una dama (1973), drama historikoa, Cid hil eta gero doña Jimenak izan zuen bizitza kontatzen duena.
Antzerki pedagogikoa
Antzerkigintzaren bide hau aukeratzen duenean, Casonak izaera pedagogikoa duten ideia zehatz batzuk helarazi nahi dizkio ikusleari. Horrela, Nuestra Natacha (1935) arazoak dituzten gazteentzat, ikasketa metodoa maitasuna eta elkar ulertzea dela aldarrikatzen da. La tercera palabra (1953) lanak, aldiz, naturan hazi eta hezi den gizonezko baten bizipenak ditu protagonista.
Francisco Nievaren eszenografia Antonio Galaren Los buenos días perdidos tituluko antzezlanerako. (Antzerkiaren Museo Nazionala, Almagro. Hezkuntza eta Kultura Ministerioa).
Antonio Buero Vallejo
Antonio Buero Vallejo (Guadalajara, 1916 - Madril, 2000), Madrilen egin zituen pintura ikasketak (1934-1936). Gerra Zibilean, bere aita fusilatua izan zen eta bera heriotza zigorrera kondenatua, Errepublikako soldadu izateagatik. 1946. urtean zigor hori barkatu egin zitzaion eta behin-behineko askatasuna eskuratu zuen. 1971. urtean RAEko kide izendatu zuten eta 1986an Cervantes saria eman zioten.
Bueroren pertsonaia gehienek herren fisiko edo psikikoren bat izan ohi dute. Beren izaera oso ondo zehaztuta ematen du beti idazleak, eskema edo sinbolo hutsetatik urrun. Izaera konplexuak dira eta antzezlanean zehar aldaketa prozesua izango dute. Bueroren drametan agertzen diren pertsonaia guztiak aktiboak eta pasiboak banaketaren arabera zehaztu daitezke.
Alfonso Sastre
Alfonso Sastre (Madril, 1926), 1945. urtean Arte Nuevo izeneko taldea sortu zuen antzerkigintza berritzeko asmotan. Ondoren beste talde batzuk sortu zituen, hala nola, La Vaca Flaca, Grupo de Teatro Realista eta, 1977. urtean, Teatro Unitario de la Revolución Socialista izenekoa, denak ere konpromiso iraultzaile aktiboa zutenak.
Alejandro Casona
Alejandro Casona (1903-1965) egilearen benetako izena Alejandro Rodriguez Alvarez zen. Hasiera batean maisu moduan egin zuen lan, Aran bailaran (Lleida) eta Madrilen, eta, bertan, Teatro Ambulante eta Teatro del Pueblo (1931) zuzendu zituen. Gerra Zibila lehertu zenean Frantziara joan zen ihesi, eta handik gutxira Buenos Airesera. Bertan bizi izango zen Espainiara bueltatzea erabaki zuen arte, 1962. urtean.
Antonio Gala
Kordoban jaio zen 1936an. Zuzenbidean, Filosofia eta Letretan, Zientzia Politikoetan eta Ekonomikatan lizentziatua, 1963tik aurrera buru-belarri aritu da literaturgintzan. Antzerkiaz gain, literaturaren alorreko genero guztiak landu ditu: poesia (Enemigo íntimo, Sonetos a Zubia), nobela (El manuscrito carmesí, La pasión turca), telebistako gidoia eta kazetaritza (Charlas con Troylo, eta abar).
