Genero narratiboa hirurogeiko hamarkadatik gaur egun arte.
- GRAFIKOA: XX mendeko literaturaren laburpen-taula
Eleberri esperimentaleko ezaugarriak
Berrikuntza nagusiena, obra hauetan irakurleak paper aktiboa egin behar izatean datza, obraren bere interpretazioa eginez. Irakurlearen partaidetza bilatzeko ondorengo ezaugarriak hauek dira:
- Ikuspuntu anitza: narratzaile orojakile ala tartekaturiko pertsonaiaren aurrez aurre, zein orain arte ikuspuntu bakarra baitziren, hainbat pertsonaiak narrazioa banatzeko aukera sortzen da.
- Argumentuaren garrantzia mugatzea: askotan, argumentua ia ez da existitzen; artifizio handiko joko formalak egiteko aitzakia baino ez da.
- Egitura konplexua: linealtasun tenporalean oinarrituriko planteamendua. Korapiloa eta amaiera egitura tradizionalarekin hausten da.
- Barne monologoak: hauekin, pertsonaiek bere pentsamenduen joan etorria libre eta nahastuta espresatzen dute.
- Estiloa eta hizkuntza: askatasun osoz maneiatzen dira, esaldi oso zabalak, puntuazio zeinuak ez erabiltzea, etab.
Hainbat autore esanahitsu
- Gonzalo Torrente Ballester (1910-1999) Real Academiako kidea izan zen 1975ean eta 1985ean Cervantes saria jaso zuen. Bere obra maistra La saga/fuga de J.B. (1972) da, teknika berritzaileen benetako laburpena. Beste eleberri garrantzitsuak Los gozos y las sombras (1957-1962) eta Crónica del rey pasmado (1989) trilogia errealista dira.
- Juan Benet (1927-1993) joera formalistaren ordezkari nagusiena da. Faulkner eta García Márquez-en eraginagatik, gune mitikoa sortzen du, Región, Espainiako taldearen ordezkari gisa: Volverás a Región (1967), Saúl ante Samuel (1980).
- Javier Tomeok (1932) bere obra baloratuta ikusi du laurogeiko hamarkadan: Amado monstruo (1985), El cazador de leones (1987), La ciudad de las palomas (1989).
- Juan Marsek (1933) bere obrak Bartzelonako auzo herrikoietan girotzen ditu: Últimas tardes con Teresa (1966), Si te dicen que caí (1973).
- Francisco Umbralek (1935) prosa oso landua, barrokoa eta espresiboa erabiltzen du: Memorias de un niño de derechas (1972), Mortal y rosa (1975), La belleza convulsa (1996). 2000. ean Cervantes saria eman zioten.
Orainaldiko obra narratiboaren ezaugarriak
Ezin da talde homogeneo edo belaunaldietaz hitz egin, ia ezer komunean duten hainbat autoreei buruz baizik.
- Gaietan, subjektibitatea, barnera itzultzen da, gizartearen analisiaren gainetik.
- Tekniken artean, eklektizismoa asko erabiltzen da, teknika tradizional eta abangoardiazkoen arteko nahasketa. Obrak hirurogeiko hamarkadetakoa baino irakurketa errazagoa azaltzen dute eta argumentuek berriz ere garrantzia dute, horrek jende artean zabalkunde handia izan duelarik.
Kazetaritza eta idazkera narratiboaren arteko harreman estuak El País egunkariko orrialdeetan adibidea dauka.LIBURUTEGI NAZIONALA, MADRIL.
Hainbat autore
- Manuel Vazquez Montalban (1939). Bere ideologia aurrerakoia gai, teknika eta erregistro barietate handiaren bitartez espresatzen da. Pepe Carvallo detektibeak protagonizaturiko seriea oso herrikoia da. Bere eleberrien artean nabarmentzen direnak: El pianista (1985) eta Galíndez (1990).
- Alvaro Pombok (1939) pertsonaien analisi psikologikoan oinarrituriko unibertso narratibo oso pertsonala sortzen du, El héroe de las mansardas de Mansard (1983).
- Jose Maria Merinok (1941) bere obra narratiboan fantasiazko literatura, mito eta ametsetatik datozen elementuak elkartzea lortzen du: La orilla oscura (1985).
- Luis Mateo Diez (1942), Real Academiako kidea. Probintziar giroak era errealista, kritiko eta ironikoan deskribatzen ditu. Bere ipuinak ere garrantzitsuak dira: Brasas de agosto (1989).
- Eduardo Mendoza (1943). Bere lehen eleberriak, La verdad sobre el caso Savolta (1975), istorio interesgarrienganako gusturako itzulera inauguratu zuen, teknika berritzaileak erabiliaz. Bere lan nagusia La ciudad de los prodigios (1986) da.
- Juan Jose Millas (1946). Atsekabe existentziala eta ziurtasun eza, bere obra narratiboaren gune tematikoak dira, non El desorden de tu nombre (1988), La soledad era esto (Nadal saria 1990) eta Tonto, bastardo, muerte e invisible (1995) nabarmentzen baitira.
- Soledad Puertolasek (1947), bere eleberrietako pertsonaien barne mundua esploratzen du. Kontakizun labur eta literatur kritikan ere nabarmentzen da.
- Javier Marias (1951), bere belaunaldiko idazle nabarmenetarikoa da, sari garrantzitsu eta itzulpen ezberdinekin. Prosa zaindu batekin, pertsonaien barne mundua esploratzeko intriga konplexuak erabiltzen ditu: Todas las almas (1989), Corazón tan blanco (1993), Mañana en la batalla piensa en mí (1994).
- Antonio Muñoz Molina (1956), Real Academiako kidea. Bere eleberriak, argumentuzko intrigetan oinarriturikoak, trebetasun sortzaile eta irakurlearen arreta bereganatzeko gaitasunagatik bereizten dira: El invierno en Lisboa (1987), El jinete polaco (1991), Plenilunio (1997).
Antonio Muñoz Molina. Prentsan maiz egiten dituen parte hartzeek, irakurleengatik oso hurbil dagoen norbait bihurtzen dute.
Eleberri berritzaile garrantzitsuenak
1962: Tiempo de silencio, Luis Martin Santos.
1966: Cinco horas con Mario, Miguel Delibes eta Señas de identidad, Juan Goytisolo (39. gaia ikusi).1967: Volverás a Región, Juan Benet.
1969: San Camilo 1936, Camilo Jose Cela eta Parábola del náufrago, Miguel Delibes.1970: Reivindicación del conde don Julián, Juan Goytisolo.
1972: La saga/fuga de J. B., de Gonzalo Torrente Ballester.1973: Oficio de tinieblas, de
C. J. Cela, y Si te dicen que caí, de Juan Marse.
Tiempo de silencio
Tiempo de silencio
(1962),
Luis Martin Santos
(1924-1964) errealismoa eta gizarte eleberriarekin haustura markatu zuen eleberria izan zen. Bere berrikuntza formalak teknika narratiboetako izugarrizko aberastasunean eta erregistro linguistikotan agertzen dira. Bere garapenean, gizarte giro ezberdinenak ironia eta distantzia berdinez erasotzen ditu: goi mailako klasea, intelektualtasuna eta marjinatuak.
Joera nagusiak
· Eleberri poliziakoak ala intrigazkoak. Genero polizialak garapen handia jasan du. Genero honetan publiko arrakasta gehien izan duena Arturo Perez Reverte da (Cartagena, 1951): La tabla de Flandes (1990) edo Las aventuras del capitán Alatriste serie historikoa bezalako obren bitartez.
· Eleberri historikoak. Iraganaren presentzia, argumentu iturri garrantzitsuenetarikoa da.· Eleberri intimistak.
· Eleberri esperimentalak.
Ipuina
Kontakizun motza eleberriarekin alderatuz genero txikiagotzat hartu izan da tradizioz. Hala ere, Gerra Zibilaren ondorengo garaian, ipuin ugari eta oso baliotsuak idatzi dira eta ia ez dago generoa landu ez duen eleberrigilerik.
Literatura eta komunikabideak
Genero narratibo eta kazetaritzaren arteko tradiziozko harremanak hurbildu egin dira azken urteetan. Batetik, prentsarekin ohizko partaidetza duten eleberrigileak ugari dira: Javier Marias, Juan Jose Millas, Antonio Muñoz Molina, Francisco Umbral, etab. Bestetik, Manuel Leguineche, Rosa Montero edo Maruja Torres bezalako kazetari ezagunen ekarpen literarioak gero eta maizagoak dira. Horrek guztiak, genero berria ekarri du: eleberritutako erreportaia.
