LITERATURA

Egungo poesia

XX. mendearen azken berrogeita hamar urteotan, idazleen bost belaunaldi garaikide izan dira, batzuen bizitza luzeari esker. 27aren belaunaldiaren autore batzuekin batera (35., 36. eta 37. gaiak ikusi) eta 36aren poeta nagusiekin (40. gaia ikusi), hiru belaunaldi berri sortzen dira: berrogeita hamar, hirurogeita hamar eta laurogei hamarkadakoak.

Berrogeita hamarretako belaunaldia

Berrogeita hamarren taldea, gerraondoko bigarren promozioa edo gerrako haurren taldea ere deitua, autore hauek 1925 eta 1934 bitartean jaio ziren gutxi gora behera, eta Gerra Zibila bizi izan zuten haurrak zirenean.

Aurreko belaunaldiak bezala, egoera errealismoa da beren ezaugarri bat, narraziorako joera eta konpromiso moral eta politikoaz gain.

Desberdintasun nagusia poesia esperientzia bezala hartzen dutela da, ez komunikabide bezala. Kontzeptu honen arabera, poesiaren hitzezko izaera azpimarratzen du, eta forma zaintzeaz arduratzen da berriro.

Berrogeita hamarretako poetak

  • Angel Gonzalez (1925). Príncipe de Asturias saria lortu zuen 1985ean. Palabra sobre palabra lanak (1985) bere lehengo lan poetiko osoa biltzen du, Grado elemental (1962),eta Tratado de urbanismo (1967, 1976) eta beste batzuk barne.
  • Jose Manuel Caballero Bonald (1928). Kritikaren saria hiru aldiz jaso du, bi poeta bezala eta bat nobelagile bezala. Bere lanaren antologiak Vivir para contarlo (1969), Poesía (1979), Selección natural (1983) eta Doble vida (1989).
  • Alfonso Costafreda (1926-1974). Espainiatik kanpo bizi izan zen urte askotan zehar, baina Bartzelonako Eskolakoa da. Bere obra laburra da eta Poesía completa (1990) obran bilduta dago.
  • Jose Angel Valente (1929-2000). Punto cero (1972) antologian bildu zuen bere aurreko obra, honetan aipagarriena El inocente (1970) izanik. Hurrengo liburuetan idazleak isiltasunaren poesia idazten du, san Juan de la Cruzen antzera, poesiari buruzko etengabeko eztabaida pertsonal eta dialektikoaz.
  • Jose Agustin Goytisolo (1929-1999). Bere obra zabalean pintzelada autobiografikoak sartzen ditu, Palabras para Julia y otras canciones (1977) obretan bilduta dago.
  • Jaime Gil de Biedma (1929-1990). Bere eragina hirurogeita hamarren eta laurogeien belaunaldietan oso adierazgarria izan da. Bere obren artean aipatzekoak dira: Moralidades (1966) eta Poemas póstumos (1968, 1970). Bere aurreko obra, Las personas del verbo (1968,1970) liburuan bildu zuen.
  • Claudio Rodriguez (1934-1999). Akademiako partaide izan zen. Desde mis poemas (1983) lanean, bere ordura arteko obra bildu zuen, ondorengoa, Caso una leyenda (1991) eta Elogio de la sombra (1992).
  • Francisco Brines (1932). Poesia Sari Nazionala El otoño de las rosas (1987) lanagatik. Poesía completa (1960,1997) lanean, bere obra osoa bilduta argitaratu du.

Hirurogeita hamarretako belaunaldia

Hirurogeita hamarren poetek hitzezko ezaugarria eta errealitatetik alde egitea azpimarratzen dute. Beren poesiaren ezaugarri nagusiak hauek dira:

  • Sentimenduak gordetzea eta existentzialismo ezkorra: idazlearen nia ia ia desagertzen da, bere ordez poetak asmatutako bat jartzeko. Hori dela eta, batzuetan beste garaietako pertsonaiak hartzen dituzte, haiek ordezka ditzaten. Existentzialismo ezkorrak ezin du ikusi poesian ezagupen ekintza bat, aurreko belaunaldiak egiten zuen bezala.
  • Tradizioaren irakurketa murriztua: beren ereduen artean, 27a, sinbolismoa, modernismoa, surrealismoa, eta kultura camp, pop eta folk aukeratu zuten: zinea, komikiak, Marilyn, Bogart, musika, etab. Hizkera poetiko oparoa bilatu zuten, batez ere modernismotik hartua.

Hirurogeita hamarretako poetak

  • Juan Luis Panero (1942). Bere Poesía completa (1996) argitaratu du. Bere poema liburu garrantzitsuenak dira: A través del tiempo (1968), Antes de que llegue la noche (1985) eta Galería de fantasmas (1988).
  • Guillermo Carnero (1947). Ekonomista, filologoa eta poeta kritikoa, novisimos delakoen ordezkari nagusietako bat da. Bere lan nagusia Dibujo de la muerte (1967). Ensayo para una teoría de la visión obran (1979) bere obra aukeratua bildu zuen.
  • Antonio Carvajal (1943). Poeta independentea da. Extravagante jerarquía lanak, aurreko obra jaso zuen.
  • Pere Gimferrer (1945). Arde el mar (1966) lan bereizgarriaz gain, Mensaje del tetrarca (1963), La muerte en Beverly Hills (1968) eta Extraña fruta y otros poemas (1969), argitaratu zituen. Geroztik katalunieraz idatzi du.
  • Luis Antonio de Villena (1951). Bereziki erakargarriak dira beretzat "madarikatuak", baztertuak, dandismoa eta dekadentismoa. Bere poema liburuak Huir del invierno (1981), Kritikaren saria jaso zuen. Horrez gain, antologiak, argitalpen kritikoak, saioak eta narrazio obrak egin ditu.
 

Pere Gimferrer.

Laurogeien belaunaldia

Hirurogeita hamarren erdialdean aurreko belaunaldiaren idazleen poetikak sakabanatzen hasten dira jada. Gazteago batzuek beren proposamenak egiten hasten dira, estetika "novisima" muturreko ezaugarriak errefusatu eta berrogeita hamarren poetikara itzultzen dira.

  • Blanca Andreu (1959). De una niña de provincias que se vino a vivir en un Chagall (1980) lanak eragin handia izan zuen kritikan eta poeta gazteengan.
  • Luis Garcia Montero (1958) Poesia sari Nazionala jaso du bere Habitaciones separadas (1983) lanagatik.

Nueve novísimos poetas españoles

"Novísimos" izendapenak bere sorrera Josep María Castellet-en antologian du, Nueve novísimos poetas españoles deitutakoan.

 

Bartzelonako Eskola

Berrogeita hamarren belaunaldiko idazle batzuk (Gil de Biedma, Barral, Costafreda, Goytisolo) Bartzelonako Eskola deitu zen talde teoriko eta praktikoa sortu zuten, eragin handia izan zuena. Bere hedabideak Seix-Barral argitaletxea, Laye aldizkaria eta Colliure poesia bilduma izan ziren.

 

Berrogeita hamarretako belaunaldiaren ezaugarri bereizgarriak

Jaime Gil de Biedma poeta.

· Intimitatea eta amodioaren adierazpena.

· Gehiengoaren artearen aurkako jarrera.

· Adierazpen kontzentrazio eta tentsioa .

· Pasadizoa edo egoeraren aurkakotasuna , haurtzaroko esperientzia azaltzeko bakarrik balio duena.

· Poesia gizabidezkoa, etikoa , satira eta ironia gustuko dituena.

 

Hirurogeita hamarretako belaunaldiaren izendegia

68ko belaunaldia ere deitu egin zaio -hau da, Frantziako maiatzekoa-.

Poeta hauei novisimos ere deitu zaie, 1970ean Nueve poetas novísimos izeneko antologia bat argitaratu zelako.

Azkenik, Veneziarrak deitzen zaie, hiri horrekin sentitu zuten erakargarritasunagatik, Arde el mar obraren hasierako poema dedikatua daukana.

 

Laurogeietako belaunaldiaren ezaugarriak eta joerak

· Aniztasuna: argitaratzeko erraztasunagatik.

· Pastiche eta ironia: autore batzuek Urrezko Mendeetako eskema eta tituluak berregiten dituzte.

· Neosurrealismoa.

· Minimalismoa edo kontzeptualismoa: "ni" izan beharrean, garrantzitsuena objektua duen poesia egin nahi dute.

· Esperientziaren poesia.

· Elegiakoak eta epikoak: tonu elegiakoa, desengainatua arrunta da, badaude poema epikoen adibideak.