LITERATURA

Barrokoa Ingalaterran

Isabel I.aren (1558-163) eta Jacobo I.aren erregealdiak (1603-1625) nahiko egonkorrak izan ziren eta tarte horretan kokatzen dugu ingeles literaturaren urrezko garaia, mende erdiko iraultzaren urte istilutsuen aurretik. Ingeles barrokoaren poetak izan ziren, besteak beste, John Donne eta John Milton, William Shakespeare idazlea antzerkiaren ohitura aberatsaren buru izan zelarik.

Antzerki isabeldarra

XVI. mende bukaeran prozesu luze batek itxura modernoagoa eman zion Ingalaterrako antzerkiari, hain zuzen ere, Espainian barrokoaren antzerki garaikideak izandakoaren modukoa (16. gaia ikusi). Horren aurretik hiru antzerki mota zeuden bakarrik:

  • erlijio antzerkia.
  • klasikoen moduko antzerki landua.
  • konpainia ibiltariek antzezlan komikoak antzezten zituzten.

Zenbait nobleren babesari esker, hirian lehengo antzerki lekuak sortu ziren eta antzerkia maila sozial guztien gustoko masa ikuskizuna bihurtu zen.

Lokal berri hauetan antzezlanak arratsaldeko lehen orduetan egiten ziren, eguzkiaren argiari probetxua ateratzearren. Eszenatokiak bi maila zituen eta eszenografia nahiko txiroa zen: gehiena eszenatokian hitz egindakoan eta ikuslegoaren zalapartariaren irudimenean oinarritzen zen. Beranduago gortearen antzerkia sortu zen ere, lokal itxietan antzezten zena. Antzerki mota hau puritanoen presioaren ondorioz eta gerra zibilaren bezperan gertatutako 1642ko antzerki itxieraren aurretik sortu zen.

Antzerkigile nagusienak

Ikuskizun mota berri honek antzerki forma berriak eskatzen zituen, eta horren adibide dira William Shakespeare gizadiaren jenio handienetakoaren obrak (58. gaia ikusi). Horren aurreko autoreen artean hurrengoak azpimarratzen ditugu:

  • Thomas Kyd (1558-1594) idazleak La tragedia española (1587) idatzi zuen, batzuen ustetan Hamleten aurrekaria izan zena.
  • Christhoper Marlowe: hauek dira bere obra nagusiak: Fausto (1588), non deabruari arima saltzen dion pertsonaia ospetsua lehenengo aldiz agertzen den; El judío de Malta (1589) eta Eduardo II (1592), aberriari buruzko tragedia historikoa.

Ben Jonsonek (1572-1637), Shakespeareren garaikideak, idazle landua izateagatik ospe handiagoa izan zuen. Komediak idatzi zituen batik bat, adibidez Volpone (1606) ospetsua, aberats guratsu baten azpikeriei buruzkoa.

Joerarik nagusiena ohorean eta mendekuan oinarritutako bilbe beldurgarria zen, hurrengo idazleek besteak beste landutakoa: Cyril Tourneur (1575-1626), La tragedia del vengadorren idazlea, eta John Webster (¿1580-1630?), El diablo blanco eta La duquesa de Amalfi idatzi zuena.

Poesia barrokoa: Donne eta Milton

Kulteranismoaren antzeko mugimendu poetiko bat, mugimendu eufuista, Errenazimentu eta Barrokoaren arteko trantsizioaren bereizgarria izan zen. Izena John Lylyren Euphues (1597) elaberritik eratorria da. Bi mendeen arteko beste genero ospetsua metaforaz betetako poema erotiko mitologikoa izan zen: horrela, Marlowek Hero y Leandro idatzi zuen eta Shakespearek berriz, Venus y Adonis.

XVII. mendean, kontrako jarrera zuen poeta metafisikoen taldea agertu zen. Haiena eduki kultural sakona zuen moralezko poesia zuhurra zen. Henry Vaughan (1622-1695) eta George Herbert (1593-1633), joera erlijioso sakonekoa, talde horren kide ziren.

John Donne

  • John Donne (1572- 1631), taldeko ordezkaririk esanguratsuena da; predikari iaioa, bere sermoien edertasunagatik ospetsua zen ere. Bere poesian aurreko musikaltasunari uko egiten dio eta doinu dramatiko eta arrunta erabiltzen du barruko kezka eta sentimenduak adierazteko (maitasuna, heriotza, erlijioa..).

John Milton

  • John Milton barrokoaren ingeles poetarik onena izan zen. Gaztaroko aldi poetikoaren ondoren, zahartzaroan idatzitako lanetan forma klasikoaren edertasuna eta pentsamendu kristaua bateratzen saiatu zen:
  • Paraíso recobrado (1671), lau kantuetan banatutako poema epiko kristaua.
  • Sansón agonista (1671), tragedia.

John Miltonen bizitza eta obra, erregea eta Parlamentuaren arteko ingeles gerra zibilen garaian garatu zen. Cronwellen errepublika diktadura eta erregetzaren Berrezarpenaren ondoren, gerra zibilek 1688ko iraultza ekarri zuten, honek lehengo erregimen liberal modernoa ezarri zuelarik.

Bere maisulana hamabi liburutan banatutako Paraíso perdido (1667) aparteko poema epikoa da. Bertso askea erritmo handitsuan adierazita dago eta hizkuntza, berriz, landua eta irmoa da. Adam eta Evaren istorioaren bidez eta paradisutik kanporatuak izanaren gertaera kontuan izanik, Miltonek salbamena eta bekatuaren arteko gatazkaren epopeia sinbolikoa eratu zuen.

John Dryden

John Dryden (1631-1700), erregetzaren berrezarpen garaiko pertsonaia literariorik azpimarragarriena, neurri handi batean ondorengo izpiritu ilustratuaren aurrekaria izan zen. Haren aberriko poesia erlijioso eta satiriko politikoak hamaika silabako distikoak ospetsu egin zituen, hurrengo mendeko neurririk gogokoena izango zena. Antzerkiari dagokionez, bere ohiturazko komediak azpimarratu behar ditugu, garaiko gizartea islatzen baitute.

Adam eta Eva, salbamena eta bekatuaren arteko gatazkaren eredu dira Miltonen obran.

Christopher Marlowe

(1564-1593), Shakespearen atzetik, poeta izateaz gain, garaiko antzerkigilerik handiena izan zen. Izaera konplexukoa zen, besteentzat moralik gabekoa eta ateoa zelarik. Espioitza jardueratan ibili eta azpikeri politiko anitzetan parte hartu zuen; horrela, gazte zelarik sastada batek erail zuen, bere ibileren ondorio ziurrenik.

 

Heriotzari buruzko gogoeta

«Nadie es una isla, completo
en sí mismo; cada hombre es
un pedazo del continente,
una parte de la tierra. (...)
La muerte de cualquier
hombre me disminuye porque
estoy ligado a la humanidad;
por consiguiente nunca hagas
preguntar por quién doblan
las campanas: doblan por ti.
»

John Donne

 

John Milton

John Milton (1608-74), senide puritano baten semea, Cambridgen ikasi eta Europan zehar bidaiatu zuen, horregatik ezin hobe ezagutu zuen italiar poesia. Urte asko eman zituen puritanismo eta Cromwell babesten, eta era berean, hainbat itun idatzi zituen, bai latinez nola ingelesez. Berrezarpenaren ondoren, dirurik gabe eta itsu zegoelarik, bere maisulanak idazteko asmoz erretiratu egin zen.