XVIII. mendeko literatura Frantzian
Korronte ilustratua: "philosophe"ak
Frantzian sortua, filosofia ilustratua Europan zehar zabaldu zen, ideia arrazionalista eta erreformista berritzaileei esker (18, gaia ikusi). Bere ordezkari nagusiek, pentsalari polifazetikoek eta borrokalariek, literaturara jo zuten beraien pentsamoldea zabaltzeko.
- Montesquieu baroiak (1689-1755) arrakasta handia lortu zuen tratatu politiko bati esker: Del espíritu de las leyes (1748). Estatuaren botereak banatzea defendatu zuen Montesquieuk lan horretan. Eleberri epistolar bat idatzi zuen, Cartas persas (1721), eta gizarte frantziarraren ikuspegi kritiko gogorra azaldu zuen, abiapuntu bezala herrialdea bisitatzen ari ziren bidaiari pertsiar batzuk hartuta.
- Voltaire philosophearen, edo pentsalari ilustratuaren, eredua izan zen. Diccionario filosófico idatzi zuen 1764an, baina horrez gain, opuskulu eta panfleto ugari idatzi zuen hamaika gairi buruz (Tratado sobre la tolerancia, El filósofo ignorante). Irakurleek liburu horiek irentsi egiten zituzten.
Bere literatur lanak oso ugariak izan ziren, olerkaria eta dramaturgoa ere izan baitzen. Bere kontakizun alegorikoek arrakasta handiagoa izan zuten, arazo moralak agertzen baitzituzten, gizakiari buruzko ikuspegi ezkor batetik. Honako lan hauek nabarmendu behar dira: El ingenuo (1767) eta, batik bat, Cándido o el optimismo (1759), bere maisu lana izan baitzen. Lan horretan protagonistaren berezko onginahiak uneoro gizartearekin talka egiten du.
- Denis Diderotek (1713-1784) bere bizitzaren zatirik handiena La Enciclopedia (1751-1772) egiten eman zuen. Lan hori jakituria ilustratuaren sintesia izan zen, horren zuzendaria izan baitzen. Antzerki lanez gain (¿Es bueno? ¿Es malo?), antzerkiari buruzko teoriak eta eleberriak ere idatzi zituen: La religiosa, bokaziorik ez duen moja baten aitorpenak kontatzen dituena; Jacques el fatalista ; eta bere lanik onena, El sobrino de Rameau, non protagonista erabili zuen bere ideia nagusiak laburtzeko.
- Jean-Jacques Rousseau izan zen Ilustrazioko disidente handia. Bere ustez, gizateriaren gaitz guztiak kulturak eragiten zituen eta sentimenduaren garrantzia azpimarratu zuen arrazoiaren kalterako. Horregatik izan zen sentsibilitate erromantikoko ideiak aurreratu zituena. Bere ideia politikoak El contrato social (1762) lanean adierazi zituen eta eragin handia izan zuten Frantziako Iraultzan. Bere literatur laneko libururik garrantzitsuenak honako hauek izan ziren:
- La nueva Eloísa (1761): eleberri epistolar luzea da eta maitasuna eta eginbeharren arteko norgehiagoka kontatzen du. Sekulako arrakasta lortu zuen.
- Emilio o De la educación (1762): eleberriaren eta hezkuntzarako tratatuaren arteko lana izan zen. Sekulako eragina izan zuen etorkizuneko pedagogian.
- Confesiones: San Agustinen lehenengo espiritu-autobiografia izan zen.
Literatura neoklasikoa
Mende hartan arrakastarik gutxien izan zuen generoa poesia izan zen. Estetika neoklasikoak, autore grekolatindarren imitazioan oinarritua zegoenak (arauak eta heziketa helburu zituen korronteak) (18. gaia ikusi), ez zuen genero hau ia landu. Neoklasizismoaren azken urteetan azaldu zen olerkari bikain bat: André Chénier (1762-1794); eta bere olerki bukolikoak eta idilikoak azpimarragarriak dira.
Teatro neoklasikoko idazlerik onenak komedia egin zuten antzerkigileak izan ziren, Dideroten sentimendu drama burgesaren saiakeraz gain:
- Alain-René Lesagek (1668-1747) Espainiako barrokoko errepertorioa bere egin zuen eta lan ugari idatzi zituen.
- Pierre de Marivaux (1668-1747) idatzi zituen amodio kontu atseginen lanei esker egin zen ezaguna. Horietako batzuk honako hauek dira: El juego del amor y del azar edo La doble inconstancia. Bi lan horietan kritika soziala eta morala nabaria zen.
- Pierre-Agustin de Baeumarchaisen bizitza (1732-1799) oso azkarra izan zen. Espainiar giroa azaltzen zuten bi fartsa arin eta barregarri idatzi zituen: El barbero de Sevilla (1775) eta Las bodas de Fígaro (1784).
Nobelak sekulako arrakasta lortu zuen. Lehenengo lan garrantzitsua Lesagek idatzi zuen Gil Blas de Santillana entretenigarria izan zen: eleberri pikaresko baten ustezko imitazioa zen. Marivauxek bi eleberri sentimental luze idatzi zituen: La vida de Marianne eta El campesino enriquecido.
François Prevostek (1697-1763) idatzi zuen Manon Lescaut (1731) maisu lana bihurtu zen, maitasun pasio erakargarri bati buruz egin zuen azterketa psikologikoari esker. Pasio horrek protagonistak eraman eta bultzatzen ditu.
Ohiturak baretu izanak nobela libertino izeneko azpigeneroa ekarri zuen. Modu klandestinoan banatu behar izaten zituzten, liburu hauek erotismoa, antiklerikalismoa eta ideia iraultzaileak batzen baitzituzten. Marques de Sadek (1740-1814) eman zion korronte horri amaiera, zein, bere lanen ezmoraltasuna zela eta, kartzelan sartu, eta gero eroetxe batean hil zen. Bere lanen artean Justine azpimarratu behar da.
Mende amaieran Bernardin de Saint-Pierreren Pablo y Virginia (1787) lanaren arrakasta nabarmendu behar da. Ingurune natural batean gertatzen den nerabe baten amodio kontu garbia da. Mende bereko beste eleberri bikaina Choderlos de Laclosen (1741-1803) Las relaciones peligrosas (1782) izan zen, aristokraziaren libertinismoari buruzko deskribapen epistolar ikaragarria.
Aubertek egin zuen grabatu honetan (Liburutegi Nazionala, Paris), Voltaire, Diderot, D'Alambert eta beste pentsalari ilustratu batzuk ikus daitezke. Jada benetako intelektual modernotzat zituzten ilustratu horiek garai hartan.
Voltaire
(1694-1778). Bere benetako izena François-Marie Arouet zen eta Pariseko notario baten semea zen. Bizitza luzea izan zuen eta gaztaroa Ingalaterran, erbestean, pasa zuen; eta jarraian, Europako erregeekin tratua izaten hasi zen. Bere lan filosofikoetan intolerantzia eta obskurantismoa kritikatu zituen. Egin zituen negozio trebeei esker, bere zahartzaroa lasai pasa ahal izan zuen, erretiratuta, Ferneyn zuen landako bere etxean.
Jean-Jacques Rousseau
Genevan jaio zen 1712an, familia kalbinistar batean. Noraezean ibili zen bere gaztaroan, eta hainbat lanbide probatu zituen (grabatzailea, lekaioa, irakaslea...). Autodidakta bezala, hasieran La Enciclopedia lanean parte hartu zuen musikari buruzko artikuluak idazten, baina bere lehen lan filosofikoen arrakasta ondoren, Voltairekin eztabaidak izan zituen. Suitzan erbesteratu zen, eta jarraian Ingalaterran, Frantziara itzuli baino lehen. Frantzian bizi izan zen 1778an hil zen arte, saminduta eta erretiratuta.
Prosa memorialistikoa
Azpigenero neoklasiko azpimarragarri bat oroitzapenena izan zen. Saint-Simoneko dukearen (1675-1755) oroitzapenek, adibidez, garai haren deskribapen zabala erakusten dute, ikuspegi moralista batetik kontatua. Frantsesez Giacomo Casanova idazle italiarrak (1725-1778) landu zuen Memorias lana ere aipatu beharrekoa da; amodio kontu eta intriga politiko artean Europa osoan ibili zen Casanova.
