Alemaniar Erromantizismoa
Goethe, bi garairen artean
Johann Wolfgang Goethe, literatura unibertsalaren jenio handienetakoa, alemaniar idazlerik garrantzitsuena dugu. Bere lehenengo bi lanak Sturm und Drang (62. gaia ikusi) taldeari lotuta daude, baina Italiara bidaiatu ondoren estilo klasikoagoa hartu zuen, gai erromantikoei uko egin ez bazien ere.
Penas del joven Werther (1774) gazteentzako gutun-eleberriak aparteko ospea izan zuen. Istorioa itzulian ez den amodiozko istorio bati buruzkoa da, amaieran protagonistak bere burua hiltzen duelarik. Europa osoko gazteriak eleberriaren pertsonaien moduan jantzi eta hitz egiten zuen.
Aipatu beharreko eleberriak Años de aprendizaje de Wilhem Meister eta Las afinidades electivas (1809) dira; lehena gazte baten heziketa eta umotzeari buruzkoa da. Bigarrena berriz oso psikologia analisi trebekoa da eta bi bikoteren kideen arteko elkarrekiko erakargarritasunean datza.
Bere lehengo olerkiak naturarekiko eta harmonia kosmikoarekiko interesa adierazten dute. Elegías romanas (1789) lanean klasizismo azpimarratuagoa nabaritzen dugu.
Antzerkiari dagokionez, Táuride lanean Ifigeniaren klasizismotik Torquato Tassoren askatasuna lortzeko borroka erromantikora igarotzen da.
Ia bizitza osoa Fausto bere obra nagusian lan egiten eman zuen. Poesia eta filosofia drama honek gizakiaren patuan hausnartzen du protagonistaren bizitzaren bidez, honek deabruari arima saltzen baitio jakituria eta gazteriaren truke.Erromantizismoaren lehen belaunaldia
Goethek gainbegiratutako lehen idazle erromantikoek mugimenduaren programa garatu zuten, oraindik klasizismo aztarnak erakusten zituztelarik. Horrela, August (1767-1845) eta Friedrich Schlegel (1772-1829) anaiak estetika berriaren teorikoak izan ziren:
- Klasizismoaren eta arrazionaltasunaren aurkako jarrera.
- Askatasuna, sentimendua eta berezkotasunean oinarritutako artea.
- Folklore eta Erdi Aroaren berreskurapena.
Honako programa G. von Hardenberg "Novalis"-ek (1772-1801) aplikatu zuen. Autore honen lanak dira Himnos a la noche eta Heinrich von Ofterdingen, Erdi aroko alemaniar trobalari bati buruzko eleberri amaitu gabea.
Heinrich von Kleistek (1777-1811) oso gaztea zela bere burua hil zuen, hala ere bere obrak klasizismotik abiatutako trantsiziozko idazlea zela erakusten digu. Bere antzerki lanen artean azpimarratzekoak dira El príncipe de Homburg, non ametsek garrantzi handia duten, eta El jarrón roto komedia xelebrea. Narrazio laburrak idatzi zituen ere, halaber La marquesa von O.
Erromantizismoaren bigarren belaunaldia
- Jakob (1785-1863) eta Wilhelm (1876-1859) Grimm anaien tradiziozko ipuinen bildumetan herriaren iragana eta herri folkloreari buruzko interesa antzematen dugu.
Bestalde, bi olerkariek, C. Brentanok (1788-1842) eta A. von Arnimek (1781-1831) El cuerno de la abundancia del muchacho argitaratu zuten 1805.urtean. Tradiziozko poesiaren birsortze aske honi esker konposizio laburrak modan jarri ziren. Arnimek Isabel de Egipto (1819) eleberria idatzi zuen ere, Carlos V.aren gaztaroko amodio bati buruzkoa.
- Fantasiazko narrazioa Erromantizismoaren genero gustukoenetakoa bihurtu zen, beldurra eta umorea nahasten zituelako.
- E.T. A. Hoffmann (1776-1822): El elixir del diablo lanaren moduko bere fantasiazko ipuinetan errealitatea eta fantasiaren arteko mugak nahasten dira.
- F. de La Motte-Fouqué (1777-1834): Ondina, maitemindutako sirena baten istorioa.
- A.von Chamisso (1781-1838): La maravillosa historia de Peter Schlemihl, non gizon batek deabruari itzala saltzen dion.
- Erromantiko berantiarrenetakoen artean Heinrich Heine (1797-1856) azpimarratu behar dugu. Alemaniar judu erbesteratua eta Marxen laguna zenak bere aberriarekiko zuen maitasun-gorrotozko harremanari abestu zion bere poema satiriko luzean: Alemania, un cuento de invierno. Haren Libro de canciones izen handikoa izan zen, baina Heine prosalari ezin hobea izan zen batez ere. Bizimodua ateratzeko idazten zituen egunkari kronikak iruzkin sozio-politiko zorrotzez beteta zeuden.
- Georg Büchner (1813-1837) antzerkigileak La muerte de Dantón (1835) idatzi zuen, bertan iraultzaile frantses ospetsua zalantzaz beteta agertzen delarik. Woyzeck lan amaitu gabean, soldadu koitadu batek leiala izan ez den maitalea hiltzen du.
Neguko Paisaia, Caspar David Friedichen olioa, 1811.
Johann Wolfgang Goethe
Johann Wolfgang Goethe (1749-1832) Francforten jaio zen. Senide burges dirudun baten semea izanik, Zuzenbidea ikasi zuen eta abokatu bezala lanean aritu zen denboraldi batez. Poeta, antzerkigile eta nobelagile, genero guztiak landu zituen, baita zientzia ikasketak ere. Bere lehen arrakasta literarioek Weimarreko dukerriraino eraman zuten, bertan kargu politiko eta administrazio karguetan jardun eta lekua kultura gune garrantzitsua bihurtu zuelarik. Italiara egindako bidai erabakitzaile baten ondoren (1786-88) Weimarrera itzuli eta, europar ospeko pertsonaia bihurturik, bere obran jardun zuen hil egin zen arte.
Friedrich Hölderlin
Friedrich Hölderlin (1770-1843), uno de los más importantes poetas románticos, apenas fue conocido en su época, en parte porque pasó la mitad de su vida encerrado en un manicomio, donde murió. Experto en griego, funde clasicismo y romanticismo en sus poesías, de gran sencillez expresiva y temas como el amor a la libertad, los ideales revolucionarios, la mitología pagana y el cristianismo, etc. Es autor también de la novela epistolar Hyperion.
