Italiako Erromantizismoa. XIX. mendeko literatura Hispanoamerikan
Italiako literatura erromantikoa
Italiako Erromantizismoak bi ezaugarri ditu:
- Forma berriak ahultzen dituen tonu klasizistak bizirik jarraitzen du.
- Aberri sentimendu nazionalista oinarrizko gaia izanik, maitasuna, subjektibotasuna eta paisaiari buruzko gaiak murrizten ditu.
Ugo Foscolo (1778-1827) Últimas cartas de Jacopo Ortis (1799) eleberriaren egilea izan zen. Protagonistak, Goetheren (63. gaia ikusi). Werther lanekoa gogorarazten duena, aberri hartuaren eta bere maitalearen alde alferrik borrokatu ondoren bere buruaz beste egiten du. De los sepulcros (1806) poema luzea ere idatzi zuen.
Alessandro Manzoni (1785-1873) pertsonaia garrantzitsuagoa dugu. Arauak alde batera utzi eta aberri poesia nahiz antzerki historikoa idatzi zituen, Adelchi (1875-1873) tragedia, adibidez .
Los novios (1827) eleberri historikoa da bere lan nagusia, baita italiar nazio liburuetako bat ere. Neskarekin zeharo txoratuta dagoen noble batek jazartzen duen bikote baten zoritxarrak kontatzen ditu. Lanaren girotzea, XVII. mendean, Espainiaren menpe, autorearen garaian Italiak jasan zuen zapalkuntzaren ezaugarri garbia da.
Giacomo Leopardi (1798-1837) Europako poeta erromantiko handienetako bat da. Haren gorputz desitxuratuak eta osasun ahultasunak bere izaera itzaltsu eta pesimistan eragin zuten, eta hori bere olerkietan islatzen da. Hauek oso eduki erromantikoa dute, baina forma klasikoa . Horretaz gain,. oso prosalari ona izan zen , horren adibide ditugu Zibaldone egunkaria eta Obrillas morales, bizitzaren zentzugabekeria islatzen duten elkarrizketak.
Alessandro Manzoni.
XIX. mendeko literatura Hispanoamerikan
Mendearen lehengo erdia: Neoklasizismoa
Olerkian bi izen dira aipagarri:
- Jose Joaquín de Olmedo (1780-1847), Ekuadorko politiko bizia, aberriari buruzko olerki konprometituak baina nahiko erretorikoak idatzi zituen.
- Andres Bello (1781-1860) venezuelarra. Mende honetako pertsonaia intelektual handienetako bat izan zen. Filosofoa, gramatikaria, historialaria, kazetaria eta baita Txileko Kode Zibilaren idazlea ere. Poeta gisa, Amerikako herri eta gizarteari abestu zien euskarri sentimentalez osatutako neurtitz landuak erabiliz.
Narratibari dagokionez, mende horretan eleberria agertu zen. Aurrekari garbia Alonso Carrio de la Vanderak idatzitako El Lazarillo de ciegos caminantes (1773) izan zen. Kronika satiriko eta soziala da, lehenengo pertsonan idatzia eta Hegoamerikan zehar egin zen bidaia bat kontatzen du.
Lehenengo eleberri hispanoamerikarra El Periquillo Sarniento (1816) izan zen, Mexikoko kazetari abertzalea zen Jose Joaquin Fernandez de Lizardirena (1776-1827). Protagonistaren ibilera pikareskoen narrazioak helburu moral eta hezitzaile garbia du.
Mendearen bigarren erdia: Erromantizismoa
Erromantizismoa Hispanoamerikan 1845 eta 1890 urteen artean garatu zen. Mugimenduaren ohiko ezaugarriekin batera, berezko zenbait ezaugarri zituen:
- Deskribapen errealistak eta kontrasteen jokoa.
- Gizarte berrien ohitura erreflexua.
Jose Maria Heredia (1803-1839) poeta kubatarra Erromantizismoaren aurrekoa dugu. En el Teocalli de Cholula eta Niágara odak idatzi zituen. Hala ere mugimenduari berez Esteban Etxebarria (1805-1851) argentinarrak eman zion hasiera. Honek olerkiak idatzi zituen, adibidez: La cautiva (1837) poema narratibo luzea eta El matadero (1838) eleberri laburra.
Jose Hernandez (1834-86)ere argentinarra zen. Mende horretako Martin Fierro maisulanaren idazle. Aipatutako lana bi zatitan idatzi zuen; lehena 1872an eta bigarrena 1879an. Poema narratibo honek gerrara joatera behartutako gautxo koblakari baten abenturak kontatzen dizkigu. Gerrara bidalia izateaz gain, gizartearen bidegabekeriak bide lapurrerian aritzera bultzatu zuen.
- Narratibak garapen handia izan zuen oinarrizko gai batekin, eraketa bidean ziren gizarteen artean ohizkoena: zibilizazioa eta basakeriaren arteko gatazka. Gainera, sentimenduzko korapilo erromantikoa eta diktaduren salaketa politikoa nahasten ziren. Honako osagarriak bi eleberri garrantzitsuk zituzten: Amalia (1855) Jose Marmol (1817-1871) argentinarrarena eta Cecilia Valdes (1839), Cirilo Villaverde (1812-1894) kubatarrarena.
Hispanoamerikako eleberri erromantiko ospetsuena, zoritxarreko amodio istorio bati buruzko Maria (1867) obra da, Jorge Isaacs (1837-1895) kolonbiarrarena. Ricardo Palmak (1833-1919) idatzitako ohitura narrazio erdi historikoak ere aipatzekoak dira: Tradiciones peruanas. Izen handikoak dira, halaber, Joaquim Maria Machado de Assis brasildarra eta Gertrudis Gomez de Avellaneda idazle kubatarra.
Jose Hernandezen Martin Fierro lanaren 1874ko argitalpenean azaltzen den ilustrazioa. Lan hau garrantzi berezikoa da Argentinako literaturarako. BIBLIOTEKA NAZIONALA, MADRIL.
Risorgimentoko idazleak
G. Mazzini edo M. D'Azeglio idazleen neurriko italiar intelektual eta politiko erromantiko nagusienak herri arazoan arreta jarri zuten, Risorgimento izenaz ezagutzen duguna. F. De Sanctisek idatzi zuen. La Historia de la literatura italiana, aberriarekin zerikusia duen helburua ere badu. Historiari buruzko aipamenak dituzten oroitzapen liburuak ere ugariak dira, adibidez S. Pellicok idatzitako Mis prisiones, edo I. Nievoren Confesiones de un italiano.
Un canto al infinito
«Siempre me fue querida
esta [desnuda colina
Y este seto que excluye de la
[mirada
el último horizonte. (...)
Y, como oigo el viento
[susurrar entre las plantas,
aquel infinito silencio con
[esta voz
comparo, y evoco lo eterno,
y las muertas estaciones, y la
[presente
viva y sus sonidos. Así, entre
[esta
inmensidad se ahoga mi
[pensamiento;
y naufragar me es dulce en
[este mar.»
Literatura eta politika Hispanoamerikan
XVII. mendean estilo barrokoa luzaroan egon izanak klasizismoa berandu agertzea ekarri zuen. Oso garrantzitsua izan zen, ordea, ilustratutako ideiek herri ideologia liberala garatzen lagundu baitzuten, eta horrek Espainiarekiko independentzia ekarri zuen. Honen ondoren, berriz, nagusikeria erregimen asko agertu ziren eta mendearen bigarren erdiko idazle erromantikoek horien aurka egin zuten.
