LITERATURA

Eleberri errealista Ingalaterran eta beste hainbat herrialdetan

XIX. mendearen bigarren erdian zehar Europa osoan ekonomia, gizarte eta izpiritu egoera konplexua bizi izan zuten, Industria Iraultza eta burgesiaren boterearen eskuratzea zela eta. Narratiba errealista guzti horren lekuko izan zen, ondorioz garapen handiagoa izan zuen gizarte burges sendoenetan, Ingalaterran adibidez. Bertan, Charles Dickens idazlea guztien artean bereizgarriena izan zen.

Dickens eta idazlearen egoera berria

Ingalaterrako biztanleria irakurtzera ohituta zegoen aurretik. Egunkariarekin batera edo kapituluka oso merke saldutako emanaldikako eleberri edo foiletoien bermatzeak idazleekiko benetako irrika sorrarazi zuen, irakurleentzat heroiak bihurtu zirelarik. Sistemak baldintzatua, garaiko eleberriak zabalak izan ohi ziren, egitura aldakorreko intrigazko korapilo eta amaiera zoriontsuarekin.

Charles Dickens idazle ospetsu berriaren adibide bat izan zen, irakurleek haren hileko emanaldiak biziki itxoiten baitzituzten. Haurtzaroan, berriz, gogor lan egin behar zuen, zorrak zirela eta, aita espetxeratu zutenean.

Bere estreinako lanak Los papeles póstumos del Club Pickwick umorezko obra eta Oliver Twist izan ziren, azkena umezurtz gaixo baten istorio ilun bati buruzkoa. Honi jarraitu zioten melodrama sentimentalak, La pequeña Dorrit eta Canción de Navidad ipuin famatua izan ziren.

Bere eleberririk azpiragarrienak beranduago agertu ziren: David Copperfield (1849-1850) lan autobiografikoa, Tiempos difíciles (1854) langile-bizimoduari buruzkoa, eta Grandes esperanzas (1860-1861).

David Copperfield nobelaren 1850ko argitalpenerako ilustrazioa, H. K. Brownek egindakoa. LIBURUTEGI NAZIONALA, MADRIL.

Bestelako nobelagile ingelesak

William Thackeray (1811-1863) idazleak La feria de las vanidades (1848) emanaldika argitaratu zuen. Korapilo sentimental honen bidez, garaiko gizartearen kritika samur eta ironikoa egin zuen.

Wilkie Collins (1824-1889) izen handikoa izan zen La priedra lunar eta La dama de blanco intrigazko eleberriei esker.

Brönte ahizpen kasua berezia da, garaian ezezagunak izan baitziren, alde batetik isolatuak bizi zirelako; eta bestetik, doinu misteriotsu eta erromantikoan idatzitako eleberrietan, maitasun grina erabakigarria zelako. Emilyk (1818-1848) Cumbres borrascosas (1847) obra besterik ez zuen idatzi; Charlottek (1816-1855) Jane Eyre (1847) idatzi zuen besteak beste, eta Annek ( 1820-1849), berriz, Agnes Grey idatzi zuen.

Mary Ann Evans (1819-1880) George Eliot ezizenaz ezagutzen dugu. Bere eleberrietan deskribatutako herri giro eta moralezko gatazkak bereizgarriak dira (Silas Marner, 1861 eta Middlemarch, 1871)

Bestelako herrialde europarrak

  • Alemaniako burgesiaren ahuleziak ez zuen eleberri errealista zuzpertu. H. Storm idazlearen moduko narratzaile erromantikoak, «heziketa elaberria» azpigeneroa lantzen jarraitzen zuten oraindik: adibidez El veranillo de San Martín (1857) A. Stifterrek idatzitakoa eta G. Kellerren Enrique el verde (1855).

    Benetazko errealista bakarra Theodor Fontane (1819-1898) izan zen. Bere Effi Briest (1893) obra, giro aristokratikoan gertatutako ezkontzaz kanpoko harreman bati buruzkoa, mende hartako eleberririk hoberenetariko bat izan zen.

  • Italian scapigliaturak bideratu zuen Erromantizismotik eratorritako trantsizioa: naturalismoa eta frantses poesia gaitzetsiaren eraginpean osatutako Milaneko idazle taldea. Haien artean Camillo Boito bereizten dugu, Senso (1883) obraren idazle.

    Verismo edo errealismoa bi idazle siziliarraren eskutik heldu zen:

    • Luigi Capuanak (1839-1915), Zolaren jarraitzaileak, psikologia konplexuko pertsonaien bitartez deskribatzen du hiriko bizimodua (Giacinta, 1879) eta mendiko bizimodua (El marqués de Roccaverdina, 1901).
    • Giovanni Verga (1840-1922), aldi horretako pertsonaiarik bereizgarriena, herri bizimoduan eta langile mailan oinarritutako ipuin (Relatos rústicos, 1883) eta eleberrien idazle (Maestro don Gesualdo, 1889) izan zen. Los Malasangre bere obra nagusian marinel senide siziliar baten hondoratzea kontatzen du.
  • Portugalen Camilo Castelo Branco (1826-1877) nobelagile erromantiko nabarmena zegoen, Amor de perdición obraren idazle. Jose Maria Eça de Queirosek (1845-1900) izen handiagoa lortu zuen, bere eleberrietan aristokrazia (La ilustre casa de Ramires, 1897) eta burgesia (Los Mayas, 1888) modu kritiko hotzean aztertu zituelarik. Bere maisulana El primo Basilio (1878) izan zen, adulterio kasu bati buruzko istorioa.

Senide behartua josten, bizirik irautearren izeneko grabatuan islatutako txirotasuna oso gai hedatua izan zen XIX. mendeko narratiban.

Charles Dickens

Charles Dickens (1812-1870), gizarte viktoriarraren nobelagilerik handiena izan zen. Victoria erreginaren erregealdi luzean zehar (1837-1901), Ingalaterran gizarte industriala, kontserbadorismoa eta gizarte mailen arteko desberdintasunak bermatu egin ziren. Dickens konformista zen batik bat, eta batzutan samurtasuna eta umorea erabiltzen zuen garaiko bizimodu-baldintza neketsuak salatzeko.

 

Ingalaterrako poesia errealista

Errealismoak ez zuen emaitza berezirik eman poesian. Hauek dira viktoriar poeta interesgarrienak: Robert Browning,
(1812-1889) «bakarrizketa dramatikoa» landu zuena, pertsonaia historikoen ahotan jarriz; eta Elizabeth Barret (1806-1861) bere emaztea, Sonetos del portugués obra ospetsuaren idazle izan zena. Dante Gabriel Rossettik (1828-1882) eta Christina (1830-1894) bere arrebak beranduago agertuko ziren jarrera espiritual eta dekadenteak aurreratu zituzten.

 

Fantasiazko bi mundu

Errealismoaren garai erdian fantasia doinuzko bi nobelatxo agertu ziren, umeentzako klasikoak iruditu arren oso esanguratsuak zirenak: «Lewis Carrol» ezizenaz ezagutzen dugun Ch. Dogson idazleak Alicia en el país de las maravillas (1865) eta honen jarraipena, A través del espejo (1871), idatzi zituen, helduak satirizatzeko asmoz umeen logika eta begirada erabiliz. Carlo Collodi idazle italiarraren Las aventuras de Pinocho (1883) bere gizatasuna bilakatzea helburu bakarra duen egurrezko panpina bati buruzkoa da.

 

Bestelako errealista europarrak

Errealismoa Europa osoan zehar loratzen hasten da eta ordura arte baztertutako literaturen idazleak agertzen hasten dira. Henryk Sienkiewicz (1846- 1916) poloniarra idazle errealista izan zen arren, ospea Quo Vadis? eleberri historikoari esker lortu zuen. Jan Neruda (1834- 91) idazle txekiarrak Cuentos de la Mala Strana obra ezin hobea idatzi zuen, eta, urteak joan, Pablo Neruda idazle txiletarrak ezizenaz aukeratuko zuen honen abizena.