LITERATURA

XIX mendeko Errusiar literatura

Errusia ez da Europako literaturaren mapan XIX. mendera arte sartzen, indar handiz egiten du, ordea. Bere idazle handien lan oinazegarriek (Pushkin, Dostoievski, Tolstoi), Tsarre gobernu despota eta errepresiboak zapaldutako gizarte baten konplexutasuna, eta nobleziaren oinazpian morroi bizi ziren nekazarien miseria erakusten dute.

Errusiako Erromantizismoa

Errusiako egoera berezia zela eta, idazleen hitza herriaren ahots bihurtu zen, errusiarrek biziki maite izan baitute poesia eta literatura betidanik. Hori dela eta, Tsarren zentsuraren kontrolpe zorrotzean zeuden.

Lirika erromantikoaren bi izen nagusiak hauek dira: Vasili Zhukovski (1783-1852), Europako olerkarien itzultzailea eta, batez ere, Fiodor Tiutchev (1803-1873), sentikortasun handiko olerkaria.

Alexander Pushkin (1799-1837) garai horren idazle nagusia da, Errusiako literatura berritu zuena. Aristokrata eta funtzionarioa, bere ideia liberalak zirela medio erbesteratuta egon zen, eta duelu batean hil zen oraindik gazte zenean. Jenero guztiak jorratu zituen: poesia lirikoa, filosofikoa edo satirikoa, epika, herri kondairak, antzerkia (Boris Godunov), genero narratiboa (Cuentos de Bielkin), etab. Bere bi lan garrantzitsuenak hauek dira:

  • Eugenio Oniegin, bertsoan dagoen nobela erromantikoa, errealitatean girotutakoa.
  • La hija del capitán, nobela historikoa, amodio gorabeheratsua kontatzen duena.

Mijail Lermontov (1814-1841), Pushkinen laguna eta hura bezala duelu batean hilda, Un héroe de nuestro tiempo eleberri episodikoa idatzi zuen.

Narrazio errealista

Nikolai Gogol (1809-1852) errusiar Errealismoaren aitzindaria da bere lehenengo idazkietan Diario de un loco eta El retrato, erromantizismoa ere nabaria da (Taras Bulba), groteskoa (La nariz) eta fantasiazkoa (El abrigo). Egin zuen El inspector antzezlanak (1836), Tsarren burokrazia ustela salatzen zuen, izugarrizko iskanbila sortu zuena.

Bere nobela ezagunena Almas muertas (1842) izan zen, protagonista iruzurgilearen bitartez errusiar nekazal munduaren miseria deskribatzen duena, errealitatean hilda dauden morroiak dituela esanez, lurrak eta diru laguntzak lortzen dituena.

Ivan Goncharov (1812-1891) Oblómov (1851) nobelaren protagonista xelebrearen bitartez, Errusiako espirituaren berezko ezaugarritzat hartu izan diren nagitasuna eta pasibotasuna islatzen zituen.

Ivan Turgeniev (1818-1883), aberatsa eta noblea, Europatik bidaiatu zuen eta Frantziako idazle batzuen adiskide egin zen. Antzerkigilea izan zen (Un mes en el campo), kontaera motzak idatzi zituen (Un rey Lear de la estepa) eta nobelak (Nido de hidalgos, 1859, Padres e hijos, 1862) nekazal girokoa eta antzeko gaiez ari dena: frustrazioa, alferrikako amodioak, iritsi berri den batek Errusiako bizitzari egiten dion kritika, etab.

Literaturako bi erraldoi

Fiodor Dostoievski

Fiodor Dostoievski historiako idazle nagusienetarikoa da azaltzen dituen arazo existentzialen sakontasunagatik eta bere pertsonaien konplexutasun psikologikoagatik.

Bere lehenengo nobelak (Pobres gentes, 1846; Las noches blancas, 1848) autoreak giza sufrimenduaz zeukan kezkaren adierazgarri dira. Siberiako kartzelako bere esperientzia Apuntes de la casa de los muertos (1862) obran islatzen da. Apuntes del subsuelo (1866) lanean bere maisu lanek izango duten konplexutasun psikologikoa eta argumentuarena iragartzen du:

  • Crimen y castigo (1866): Raskolnikov gazteak krimen bat egiten du denen moralaren gainetik dagoelakoan, baina aladura izugarriak jasan ezinik dena aitortu zuen.
  • El idiota (1869): historia honen pertsonai zintzoak porrot egiten du maite duen emakumea askatzeko ahaleginetan.
  • Los hermanos Karamazov (1880): familia baten bitartez eginiko giza arimaren konplexutasunaren azterketa da.

Los hermanos Karamazof, errusiar errealismoaren lan nagusietako baten argitalpen baten azala (Madrilgo Liburutegi nazionala). Aita bortitz batek menderatuta bizi den familia baten istorioa kontatzen du; azkenean norbaitek hil egiten duena.

Liev Tolstoi

Liev Tolstoiren obra zabalak, errusiar nortasuna eta ohituren deskribapen koadro itzela osatzen du. Bere gaztaroan, autobiografia hiru zatitan idatzi zuen, eta bere esperientzia belikoa Apuntes de Sebastopol obran islatzen zuen, zentsurarekin arazoak sortu zizkion errealitate gorria erakusten zuena.

Bere lehenengo maisu lana Guerra y paz lan itzela izan zen (1863-1869), nobleziaren bi familiaren arteko gorabeheren bitartez Napoleonek Errusian egindako kanpainen kronika egiten duena. Arrakasta handikoa izan zen Ana Karenina (1877), protagonista adulteriora eta bere buruaz beste egitera eramaten duen pasiozko amodioa kontatzen duen istorioa. Azterketa psikologikoaz gainera, gizarteko arau puritanoak kritikatzen ditu.

Errusiako kulturaren patriarka bihurtuta, nobela motz hauek idazten ditu: La muerte de Ivan Illich (1886) eta La sonata a Kreutzer (1889). Bere azken nobela, Resurrección (1899), bere zahartzaroko kezka erlijioso eta karitatezkoak islatzen ditu.

XIX. aurreko errusiar literatura

Erdi arotik poema epikoak ahoz aho pasatzen ziren, Cantar de la hueste de Igor de Igor esaterako eta bilinak, bidelapur eskuzabalei buruzko idazkiak bertsotan. XVI. mendetik aurrera kronika historikoak, irakaskuntzako liburuak, sermoiak, etab. idazten dira. XVII. mendeko despotismo ilustratuarekin eta Frantziaren eraginarekin Europara hurbiltzen da Errusiako literatura: poesia ohikoa bihurtzen da, aldizkariak sortzen dira eta antzerkia lantzen hasten da. Izen hauek aipatu behar dira: G. Derzhavin eta N. Karamzin.

 

Dostoievski

Fiodor Dostoievski (1821-1881) bere morroiek hil zuten noble bortitz eta axolagabearen semea zen. Oso gazte hasi zen idazten. Tsarren aurkako giroetan ibiltzeagatik atxilotua izan zen, eta fusilatuarena egin ondoren lau urte pasa zituen Siberian. Epilepsia gaixotasunak jota eta joko zaletasunagatik zorpetuta, Europa osotik bidaiatu zuen kazetari lana eginez hil zen arte.

 

Tolstoi

Nobleziaren familiakoa, Liev Tolstoik bere ikasketa unibertsitarioak bukatu ondoren gerra askotan parte hartu zuen eta Europatik bidaiatu zuen. Bueltatu zenean, landetxe handi batetara erretiratu zen eta haren ustiapenaz arduratu zen literaturaz gain. Izpiritu krisi sakon baten ondoren bere zahartzaroan anarkismo kristauaren antzeko ideologietara hurbildu zen, ondorioz, nekazarien haurrentzako eskola bat sortuz, eta bere aberastasuna morroiei eman zien.