LITERATURA

XIX. Mende bukaerako Frantziar poesia

Bihurrikeria erromantikoaren porrotaren ondoren, XIX. mendeko nobelagileak munduaren behaketa errealista egiten hasi ziren, Frantziako poeta sinbolistek beren barnea aztertu eta edertasuna hitzaren bitartez bilatzen hasi ziren XX. Mendeko poesiari atea zabalduz.

Berriztapen poetikoaren hastapenak: Baudelaire

Charles Baudelaire, poeta paregabea izateaz gain, arte kritiko azkarra eta estetikako teorikoa izan zen. E. A. Poe itzuli zuen eta El spleen de París (1863), prosa poetikoen bilduma idatzi zuen.

Bere poesia liburu bakarraren ondorioz, etengabe zabaldua izan zen Las flores del mal, lizunkeriagatik auzipetua izan zen, eta poesia modernoari hasiera eman zion erromantizismoaren ondasuna zabalduz eta gaindituz:

  • Inspirazioa sortze artistikoan adimenaz osatua egon behar du.
  • Poesiak bizitzaren zentzua azaldu behar du, baina formaren zentzu finari uko egin gabe.
  • Alde egiteko grina izugarria, bidaiak, gehiegikeriak, heriotza izateaz gainera, burgesiaren eta industriaren errealitate berria ere azter daiteke.
  • Eguneroko hizkera poesian sartzen da.
  • Erromantizismoaren bizi-larritasuna kontzeptu berriekin aberasten da: jendetza, hiriko bakardade anonimoa, herritarren gogaitasuna.

Mende bukaerako poesiaren korronteak

Baudelaireren ondoren poesia joera ezberdinak sortzen dira, baina denek ezinezko edertasun perfektua bilatzen dute.

  • Parnasianismoa (Leconte de Lisle, Th. Banville, J. M. De Heredia): erromantizismoa ez bezala, pasibotasunik eza eta klasizismoaren ezaugarriak dituen ideal poetikoa defenditzen du.
  • Dekadentismoa (I. Ducasse, Ch. Cros): mugimendu bihurria eta estetizista, dandismoa eta buhameria bizimodu bezala onartuta irrazionala misteriotsua eta exotikorantz alde egiten duena.
  • Sinbolismoa (J. Laforgue, J. Moréas, E. Verhaeren): geroagoko fase bat da, hausnarketa poetiko handiagokoa. Lirika, zentzumenaren eragileen adierazle bezala hartzen da ( forma, musika, kolorea, ikusmen efektuak), metafora, sinestesia eta bertso librearen bitartez, besteak beste.

Poeta madarikatuak

Poesia berriaren arrakasta poeta madarikatuek bultzatu zuten (1884), hau da, Verlainek bere figura nagusienei egin zizkien azalpen biografiakoen seriea.

  • Paul Verlaine (1844-1896), gaztaro buhameriaren ondoren, lasaitasunean bizi zen burgesiaren familiako aita bihurtu zen. 1872an dena utzi eta Rimbaud gaztearekin alde egin zuen. Bere amorantea egin zen eta azkenean tiro batez zauritu zuen. Kartzelatik atera ondoren bere bizitzan tartekatu ziren bere obra literarioak eta miseriaz beteriko buhameria, krisi bortitzak eta mota guztietako gehiegikeriez gain.

    Bere obraren ekarpenik handienak dira: musikalitatea poesiaren muina dela aldarrikatzea, kolonialismo lirikoaren zentzua eta nagitasun malenkoniatsua.

  • Arthur Rimbaud (1854-1891) meteoro bat bezala igaro zen literaturatik, iheskor eta itsugarria. Nerabe besterik ez zenean alde batetik bestera ibili zen, Verlaine ere bere atzetik eraman zuelarik denbora batean. Gaztetan idatzitako poesiek Parisko aretoetan lilura handia sortu bazuten ere, hogei urte bete zituenean betirako utzi zuen poesia, mundutik bidaiatzeko soldadu edo kontrabandista bezala. Minbiziaz jota, Frantzian hiltzera joan zen.

    Apenas lau urtetan idatzi zituen poemak Verlainek argitaratu zituen Una temporada en el infierno eta Iluminaciones liburuetan. Askatasun formal handikoak eta irudiz beterik, bere ametsezko bertso ameslariek gizakiaren atal irrazionaletan sakontzen dute.

Mallarme eta edertasunaren drama

Stephane Mallarmeren bizitzak (1842-1898), funtzionarioa eta ingeles irakaslea, ez du aipatzeko gauzarik, gauak idazten pasarazten zion bere insomnio kronikoa izan ezik.

Bere obran erabateko edertasuna bilatzen du, poesia hutsa, gero eta itxiagoak bihurtzen diren poema batzuen bitartez, hitz poetikoa ez den guztia baztertzen joaten dena. Bere birtuosismoa dela eta, poesietako forma tipografikoa ere aldatzera iristen da.

Hala ere, bilatzen zuen "obra perfektua" egiteko ezinaz konturatzen zenez, bere azken urteetan oinazea eta depresio itzelak jasan zituen. Dena dela, sinbolistek hitzean zeukaten fedea abangoardien eta poesia modernoaren oinarri bihurtuko zen.

Stephane Mallarmeren erretratua, Manetek egina.

Charles Baudelaire

(1821-1867). Txikitatik etengabeko gatazkan bizi izan zen bere ugazaita eta asko maite zuen bere amarekin. 1848ko iraultzan parte hartu zuen, zeinek porrot egin baitzuen, eta bizimodu lasaka eraman zuen. Dandy itxura ematen zuen beti harrokeriaz eta alkohola, drogak, prostitutak zituen "artifiziozko paradisuetan" murgilduta bizi izan zen: Bere familiak, ondasun guztiak xahutu ez zitzan epailetzaren babespean jarri zituen, eta poeta bere buruaz beste egiten saiatu zen. Bere bizitzaren azken urteetan arazo ekonomiko larriak izan zituen eta gaztetan hartutako sifilia pairatu zuen.

 

Prosa sinbolista

Sinbolismoa, obra narratibo naturalista ondorengoan ere azaldu zen. Esaterako, Villiers de L'Isle Adam irudimenez beteriko ipuinetan edo M. Maeterlinck obretan. Estetizismo giroko obrarik adierazgarriena J. Huysmansen Al revés (1884) da, zeinen protagonista objektu ederrez inguratutako gaztelu batean giltzaperatzen baita. Beste izen aipagarria J. Renard da, Pelo de zanahoriaren egilea.

 

XIX. mendeko bigarren zatiko poetak

Antero de Quental portugaldarra (1842-1891), bere buruaz beste egitera bultzatu zuen nortasun atsekabetua zeukana, Baudelairerekin konpara daiteke, bere bertsoen hausnarketa sakona dela medio. Italian azpimarratzekoak dira Giosuè Carducci (1835-1907), bere Odas elementalesen klasizismoa eta errealismoa tartekatzen duena, eta Giovanni Pascoli (1855-1912) sinbolistagoa. Bitxia da Frédéric Mistral (1830-1914), zeinek bere poesietan antzinako proventzera berreskuratu baitzuen.