LITERATURA

XX. mendearen hasierako nobela ingelesez

XIX. eta XX. mendeetako nobelaren aberastasuna oso nabarmena da hizkuntza ingelesezko herrietan. Mende bien artean, errealismoa agortua egonik eta hogeigarren hamarkadaren berriztapen handiaren aurretik, narratzaile talde batek bide desberdinak probatzen ditu. Garrantzitsuenetariko bat, Europako inperialismoa pil-pilean dagoen momentuan, abenturetako nobelarena izango da.

Errealismoaren gainditzea

Errealismoa, Ingalaterrako narratiba viktoriarra menperatu izan zuen joera deskriptiboa, mendeen arteko aldian beste joera batez ordezkatzen da, pertsonaien psikologia eta moralean sakondu eta gizarte kritika handitu egiten duena.

Badira, hala ere, tradiziozko joera errealista jarraitzen dutenak, John Galsworthy (1867-1933) esaterako, La saga de los Forsyte nobela seriearekin. Baina George Meredithek (1828-1909) banakakoen amodioaren psikologiaren azterketa sakonean gelditzen da.

Interesgarriagoa da Thomas Hardy (1840-1928), poeta ere izan zena. Bere nobeletan (Tess la de los Ubervilles, 1891, edo Judas el oscuro, 1895), erabat ezkorrak direnak, gizarte eta amodiozko ezbeharrak protagonisten gainean erortzen dira.

Henry James (1843-1916) Europan urte askotan bizi izan zen amerikar aberatsa zen. Bere nobela luzeak, Retrato de una dama adibidez, (1881) edo Las alas de la paloma (1902), maila altuko klaseei buruzkoak dira eta Amerika eta Europaren arteko diferentziak azpimarratzen dituzte, pertsonaien kontzientzia aztertuz.

Garrantzitsuak dira bere nobela motzak ere, Otra vuelta de tuerca (1898) esaterako, mamuei buruzko istorio ikaragarria, edo La lección del maestro bere beste gai nahiagokoena: sortze artistikoa.

Iparramerikako beste idazle batzuk dira: Edith Wharton (1862-1937), Jamesen jarraitzailea Ethan Frome (1905) eta La edad de la inocencia (1920) obrekin, eta Theodore Dreiser (1871-1935), bere nobela tragikoak negozioen munduan girotzen duena (Una tragedia americana 1926).

Abenturak eta genero nobela

Abentura exotikoa eta irudimena, izugarrizko narratzaile onak dituena, beste aukera bat eman zuen errealismoaren aurrean.

  • Robert L. Stevensonek, estilo handiko idazlea, fabulak kontatzeko erraztasun handia erakusten du bere abentura nobeletan (La isla del tesoro, 1883; La flecha negra, 1888; El señor de Ballantrae, 1889). Ipuin asko egin zituen eta berea da El extraño caso del Dr. Jekill y Mr. Hyde, (1886), pertsonalitate bikoitzaren kasu baten bitartez egiten duen ongia eta gaizkiaren azterketa.
  • Joseph Conrad (1857-1924) atzerriratu poloniarra izan zen eta ingelesa hartu zuen bere obra berantiarra idazteko. Bere esperientzia luzea itsas gizon bezala, bidaietako nobeletarako aprobetxatu zuen (Lord Jim, 1900; El corazón de las tinieblas, 1902 Nostromo, 1904) patu tragikoko pertsonaiak dituztenak. Beste nobela batzuk, hauek bezain ezkorrak, terrorismoari buruzkoak dira, esaterako, El agente secreto (1907).
  • Ruyard Kipling (1865-1936), poeta, narratzailea eta Nobel Saria 1907an, inperialismo britainiarraren kantari ofiziala izan zen, baina kritika ere ez zen falta. Jaiotzez Indiakoa, bertan girotu zituen bere nobelarik hoberenak, El libro de la selva (1894) eta Kim (1901). Bere ipuinak ere aipatzekoak dira.
  • Bigarren planoan geratzen dira A. Conan Doyle (1859-1930), Sherlock Holmes detektibe hilezkorraren sortzailea eta abenturazko nobela zirraragarrien egilea (El mundo perdido), eta Herbert G. Wells (1886-1946), gizarteaz zituen kezkak azaltzen zituzten zientzia-fikziozko nobelak idatzi zituena (La máquina del tiempo, 1895; El hombre invisible, 1897; La guerra de los mundos, 1898).

Arthur Conan Doyle. LIBURUTEGI NAZIONALA, MADRIL

Estetizismoa: Oscar Wilde

Edertasun perfektua bilatzeko grina, Frantziako poesia garaikidean hain garrantzitsua, (70. gaia ikusi), mende bukaerako poesia ingelesean ere gertatzen da. Walter Pater (1839-1894) izan zen joera hau zabaldu zuena, "artea arteagatik" ideiaren teorikoa, Mario el epicúreo bere nobela historikoan alegorikoki islatzen duen kontzeptua.

Estetizismoaren ordezkari nagusia Oscar Wilde izan zen. Izan ere, dandy eta snob probokatzaile bezala bizi izan zen, hasieran miretsi eta gero baztertu egingo zuen gizartean.

Arrakasta handia lortu zuen irudimena eta parodiaz beteriko antzezlan korapilotsuekin, kritika soziala agerian utziz, esaterako: El abanico de lady Windermere (1892) edo La importancia de llamarse Ernesto (1895). Salomé (1894), dekadenteagoa, debekatuta izan zen.

Narratzaile bezala, haurrentzako ipuin ederrak idatzi zituen eta El retrato de Dorian Gray nobela (1891), beti eder eta gazte mantentzen den libertino baten istorioa, bere gaiztakeria gero eta itsusiago bihurtzen den koadro batetara pasatzen dena. Kartzelan De profundis bere gutun hunkigarria idazten du eta Balada de la Cárcel de Reading poema.

Sherlock Holmes

Sherlock Holmesek, historiako detektiberik ezagunena, akatsik gabeko logika zientifikoaz eta zorroztasun psikologikoaz argitzen ditu kasu guztiak, beregandik aldentzen ez den Watson doktoreak kontatuta Estudio en escarlata (1887), El perro de los Baskerville (1902), Las aventuras de Sherlock Holmes (1903), eta abarrean. Bere autorea, Conan Doyle, bere pertsonaiaren arrakastak liluratuta, "hil egin" nahi izan zuen, baina publikoak ez zion utzi.

 

Robert L. Stevenson

Robert L. Stevenson Eskoziarrak (1850-1894) gaztaro bihurria izan zuen eta mundu osotik bidaiatu zuen abenturen bila eta pairatzen zuen tuberkulosiarentzako erremedioaren bila. Amerikar emakume dibortziatu eta seme-alabak zituen batekin ezkondua, hegoaldeko itsasoen irla batean babestu zen bere familiarekin. Bertako biztanleek, askotan zurien gehiegikerien aurrean defenditu zituenak, Tusitala deitzen zioten, "istorioen kontalaria".

Stevensonen La isla del tesoro 1889ko argitalpen baten azala. Jim Hawkins haurra nola hazten den kontatzen diguna, pirata maltzur batzuen altxorra bere bizia arriskuan jarriz bilatzen duen bitartean. Bere anbiguotasuna dela eta Long John Silver ahantzezinezko pertsonaia da, pirata ikaragarri eta gupidagabea, Jim bere laguna izateari ekidin ezin du.
LIBURUTEGI NAZIONALA, MADRIL

 

Oscar Wilde

Oscar Wilde Irlandarra. (1845-1900) Oxforden ikasi zuen. Bere arrakasta literarioaren ondoren giro mundukoietan idolo bihurtu zen bere buru argia zela medio, eta mundutik bidaiatu zuen hitzaldiak emanez. 1895an homosexualitate epaiketa baten ondoren bi urte pasa zituen kartzelan, eta atera zenean, dirurik gabe eta denek baztertuta, Frantziara joan zen, bertan hil zelarik.