XX. mende hasierako alemanerazko nobela
Alemaniako nobela filosofikoa
Alemaniako tradizio filosofikoa eta bereziki Nietzscheren irrazionalismoaren eraginez nobela intelektual eta erreflexiboa sortzen da. Bildungsroman, edo nobela hezitzaileak, munduko ikuspegi batetara eramaten duen bide espirituala bat kontatzen du.
- Thomas Mann (1875-1969) ideiak nobela handien bidez kontatzeko modu honen ordezkaririk onena da.
Bere lehenengo nobela Buddenbrook (1901), familia baten dekadentzia kontatzen du lau belaunaldietan zehar. Modu honetan XIX. mende bukaerako burgesiaren eta bizitza espiritualaren erretratua eginez. Horrez gain, saiakera lanak, ipuinak (Tonio Kröger, 1903) eta nobela motzak (Muerte en Venecia, 1912). 1929an Literaturako Nobel Saria jaso zuen.
Alemaniako Thomas Mann nobelagilearen obra itzelean artea eta bizitzaren arteko gatazka nagusitzen da, kulturak mundua azaltzeko duen ezintasuna dela eta, hau bere gai nagusia izanik.
- Hermann Hessek (1877-1962) bere garaiko krisi espirituala islatu zuen El lobo estepario (1927) lanean. Barneko jakinduria bilatzeko beharrak (Demian, 1919 ) ekialdeko pentsamendura hurbildu zuen (Siddharta, 1922). Bere azken obra eta handiena beharbada, El juego de los abaloriosek (1943), etorkizuneko utopiazko komunitate espirituala proposatzen du.
Kafka eta espresionismoa
Espresionismo pinturatik datorren terminoa da, eta artistaren barneko kezkak islatuz, errealitatea itxuraldatuta eta mugitua irudikatzen duen estiloa aipatzeko erabiltzen da.
- Franz Kafka, Pragan jaioa eta alemanez egiten zuen judutarra zen. XX. mendearen obrarik bitxienetako baten egilea izan zen. Bere nobela eta ipuin harrigarrietan, pertsonak esplikaziorik gabe zapalduak gertatzen diren mundu mingarria, ia-ia amesgaiztokoa, aurkezten du modu alegorikoan.
La Metamorfosis (1916) lanean gizon bat intsektu ikaragarri bihurtzen da. El proceso obraren protagonista, K, salatua, epaitua eta zigortua da zergatik jakin gabe. El castillo lanean, lur neurtzaile batek ezin du gazteluan sartu, ezta bere jabea ezagutu ere.
- Alfred Döblinek (1878-1957) Berlin Alexanderplatz idatzi zuen (1929), hiriaren ikuspen konplexua, abangoardiako tekniken bitartez.
Austriako narratzaileak
1914 baino lehenagoko "Viena gaztearen" kultura giro liluragarrian, Arthur Schnitzlerrek (1862-1931) bere laguna Freuden onirikoa, sexualitatea eta psikoanalisia gehitu zion literaturari iskanbila handia sortuz. Berriztatzailea izan zen bai bere antzerkian (Anatol, 1893; La ronda, 1897; El papagayo verde, 1899) bai bere nobela motzetan, La señorita Elsa, Doble sueño, esaterako, eta batez ere, El teniente Augustito (1901), non barneko bakarrizketa jada erabiltzen baitu.
Lehenengo Munduko Gerra ostean ondorengo izenak nabarmentzen dira:
- Robert Musil (1880-1942), ingeniaria eta filosofoa, Las tribulaciones del estudiante Törless obrarekin arrakasta handia lortu zuen (1906), barnetegi batean dauden gazteen krudeltasuna erakusten duena. Bere maisu lana El hombre sin atributos da (1930-1942), nobela intelektualaren eredu. Bere argumentu entretenigarriren bidez hildako inperioaren parodia eta hausnarketa filosofikoak egiten ditu.
- Hermann Broch (1886-1951) , bere trilogian, Los sonámbulos (1931-1932), ideien nobela lantzen du, gizaki modernoaren balio espiritualen galera ikuspegi alegorikoaren bidez. La muerte de Virgilio (1945) barneko bakarrizketan bitartez poeta latinoaren bizitzaren bukaera kontatzen du.
- Joseph Roth (1894-1939) tradizio handiagoko teknikako nobela; bere herriaren historia kontatzen digu La marcha de Radetzkyn (1932).
Nobela errealista eta nobela modernoaren arteko diferentziak
| Nobela errealista | Nobela modernoa |
|---|---|
| Kontalari orojakilea, korapiloaz dena dakiena 1. eta 3. pertsonan. | Kontalari ez orojakilea, 1. edo 3. pertsonan, baina baita 2.ean ere, edo nahasirik. |
| Ikuspuntu bakarra. | Ikuspuntu anitzak. |
| Nobelaren genero garbitasunari errespetua. | Genero nahasketa: narrazioa, saioa, antzerkia, eta abar. |
| Ekintzaren garapen osoa eta konpaktua, aurrekariak eta ondorioak barne. | Korapilo desegina, nahasia eta irekia, iragan eta etorkizunik gabe. |
| Gertakarien kronologia lineala. | Denbora jokoak. |
| Lekuen eta pertsonaien deskribaketa osoak. | Datu eza, osorik deskribatu gabeko pertsonaiak, eta lekuen deformazioak edo sinbolizazioak. |
| Elkarrizketaren bitartez hitz egiten dute pertsonaiek. | Pertsonaiek barneko bakarrizketa erabiltzen dute espresatzeko. |
| Irakurlearen paper pasiboa. | Irakurlearen papera aktiboa. |
Mannen nobela handiak
La montaña mágica (1924) tuberkulosoentzako ospitale batean pertsonai batzuek munduaren ikuspegi ezberdinez ari da. Doctor Faustus (1947) lanean Alemaniako historia tragikoaz hausnarketa egiten da, bere arima sormen artistikoaren truke deabruari saltzen dion pertsonai baten bitartez.
Kafka
Franz Kafka (1883-1924) merkatari baten semea zen, eta Carta al padre erakusten duenez, oso erlazio zaila mantendu zuen berarekin. Zuzenbidea ikasi zuen eta seguru enpresa batentzat lan egin zuen lan istripuen agente bezala. Porrot egin zuten amodio batzuen ondoren, tuberkulosiak jota hil zen oso gazte. Lehenago bere obrak erretzen saiatu zen, hil ondoren argitaratu zirenak.
"Viena gaztea"
Austrohungariar inperioaren azken zatia, dekadentea izan arren urrezko aroa izan zen kulturarentzat, eta judutarren ekarpena oso garrantzitsua izan zen. Pentsamenduaren figurak (Freud, Wittgenstein filosofoa); arte historiadoreak (Panofsky, Gombrich); musikagileak (Mahler, Schönberg) pintoreak (Klimt, Kokoschka, Schiele) eta noski, literatoak (Hoffmannsthal, Kraus) XIX. eta XX. mendeen artean garaikide izan ziren.
