Alemania eta Italiako nobela garaikidea
Alemaniako gerraosteko narratzaileak
- Elias Canetti (1905-1994), jatorriz hebrear sefardia, mendeko idazlerik gorenetakoa da. Alemanera izan zen bere literatur hizkuntza. Auto da Fe nobela handiaz gain (1935), antzezlanak, egunkariak eta hainbat liburukitako oroitzapenak idatzi zituen. Nobel Saria lortu zuen 1981ean.
- Ernst Jünger (1895-1998) nortasun konplexuko idazlea izan zen. Ideologia guztiei heldu zien, nazismoari barne (En los acantilados de mármol, 1939; El nudo gordiano, 1953).
- Heinrich Böll (1917-1985), hezikaitza eta nekaezina. Gerra aztertu zuen (El tren llegó puntual, 1949), baita konformagaitzen porrota (Opiniones de un payaso, 1963) eta Alemaniako gizartearen zurikeria ere (Retrato de grupo con señora, 1971). Nobel Saria eskuratu zuen 1972an.
Hirurogeita hamarreko hamarkadan Uwe Johnsonek (1934-1984) agerian azaldu zuen Alemaniaren banaketa (Conjeturas sobre Jakob (Jakoben inguruko usteak), 1959). M. Walser (1927) eta beste idazle askok abangoardiako formak eta konpromiso politikoa uztartu zituzten.
- Günter Grass (1927) mugimendu horretako adibiderik nabarmenena da. Bere nobeletako estiloa espresionista eta bihurria da (El tambor de hojalata, 1959; Años de perro, 1963), eta haietan Alemaniako historia hurbilena eta nazismoa aztertzen ditu. Literaturako Nobel saria eman zioten 1999an.
Alemaniar literatur berria
Alemaniako ekialdekoak dira Anna Seghers (1900-1983; La decisión, 1959) eta Christa Wolf idazleak (1929; El cielo dividido, 1963).
Thomas Bernhard austriarrak (1931-1988) ez du bere herriaren irudi samurrik eskaintzen idatzi zituen lan autobiografikoetan. Bere nobelek komunikazio eza eta gaurko gizakiaren estuasuna azaltzen dituzte (Trastorno, 1967; La calera, 1970).
Peter Handke austriarrari (1942) hasierako esperimentalismotik datorkio lengoaiarekiko duen ardura handia (El miedo del portero ante el penalty, 1970; Carta breve para un largo adiós, 1972).Aipatu beharrekoak dira azken urteetako bi nobela arrakastatsu: 1979ko La historia interminable (Amaigabeko istorioa), Michael Enderena (1929-1995), eta 1985eko El perfume (1985), Patrick Süskindena (1949).
Italiako neorrealismoa
Italiako gerra ostetxoan neorrealismoaren estetika da nagusi; gizarte gatazkaren berri zehatza eman nahirik, idazleek irakurle gehienek ulertzeko moduko hizkera darabilte.
Honakoak dira gai jorratuenak: Hegoaldeko atzerapen egoera (I. Siloneren Fontamara, 1930; F. Jovineren Señora Ava, 1942), fazismoaren garaiak (V. Brancatiren El viejo con botas, 1945; C. Leviren Cristo se detuvo en Éboli, 1945), erresistentzia (B. Fenoglioren La mala hora, 1945), hirietako jendearen bizimodua (V. Pratoliniren Crónica de pobres amantes, 1947), juduen jazarpena (P. Leviren Si esto es un hombre, 1947), etab.
- Cesare Pavese (1908-1950) poeta, argitaratzailea, itzultzailea, orduko idazlerik garrantzitsuenetako bat da; bere nobeletan nabarmena da errealismo mitiko lirikoa, eta bakardadea eta elkartasuna kontrajartzen ditu (De tu tierra, 1941; La luna y las fogatas, 1950).
Elio Vittoriniren (1908-1966) Conversación en Sicilia lanean (1941) antzeko kutsu erreala eta existentziala ageri da, inguru itxietan irudikatua.
- Alberto Moravia ere (1907-1990) gerra osteko nobelagile handietako bat da. Idazle oparoa, Italiako gizartearen azterketa osoa azaldu zuen, denboran zehar antolatua: Los indiferentes (1929), La romana (1947) eta La vida interior (1978).
Italiako azken korronteak
Siziliako bi idazle dira narratiba errealistaren adierazgarrienak. G.T. de Lampedusak (1896-1957) uharteko historia dakar gogora El gatopardo nobelan (1958). Leonardo Sciasciak (1921-1989) mafia aztertzen du El día de la lechuza nobelan (1961), eta Italiako politika 1971ko beste nobela batean El contexto.
- Pier Paolo Pasolini (1922-1975) poeta, zine zuzendaria eta saiakeragile zorrotza izan zen; bere nobeletan Erromako auzo pobreen bizimodua eta hizkera islatu zituen (Muchachos de la vida, 1955).
Giorgio Bassaniren nobelak (1916-2000) Ferarako hirian kokatuta daude (El jardín de los Finzi-Contini, 1962), eta Natalia Ginzburgek (1916-1991) familia eta denboraren joana ditu gai nagusitzat bereetan (Léxico familiar 1963). Bi idazleek aukeratu zuten intimismoaren ukitua, giro eta pertsonaia desberdinak ardatz dituela.
G. Manganellik (1922-1990), eta bereziki Carlo E. Gaddak (1893-1973) esperimentalismora jo zuten; azken idazle horrek unibertso barregarriak sortu zituen (El zafarrancho aquel de via Merulana, 1957).
Idazle berriagoak ditugu Umberto Eco (1932), El nombre de la rosa, 1980) G. Bufalino (1920-1996), C. Magris (1939) eta Antonio Tabucchi (1943).Suizako bi idazle handi
Max Frisch (1911-1991) urruntze kalkulatu batez baliatu zen gizarte alienazioa eta giza izaera aztertzeko, drametan (Andorra, 1961) zein nobeletan (No soy Stiller, 1954; Homo faber, 1957).
Sarkastikoki, Friedrich Dürrenmattek (1921-1990)
gaizkiak eta patuak gobernatutako mundu bat azaldu zuen;
dramagilea zen (La visita de la vieja dama, 1956;
Los físicos, 1962), eta bere narrazioetan parodia
poliziako barregarriak idatzi zituen (La promesa,
1958; Justicia, 1985).
Portugalgo nobela garaikidea
Gizarte kritika egiten duen nobela neorrealista J. Ferreira do Castroren (1898-1974) eta Fernando Namoraren eskutik etorri zen Emigrantes, 1926koa, eta Las siete partidas del mundo, 1938koa, hurrenez hurren. Idazle berrienek gizarte arloko gaiak eta teknika berriak biltzen dituzte; hala ageri da Agustina Bessa Luisen (1922) 1954ko La sibila lanean; bestalde, Jose Saramagok (1923), 1983ko Nobel Sariak, bere herriko nobela berritu zuen: Memorial del convento (1983), El año de la muerte de Ricardo Reis (1985) eta Ensayo sobre la ceguera (1982). Jose Cardoso Piresek (1925-1998) salazarismoaaren kritika egin zuen (El delfín, 1968; Balada de la playa de los perros (1982).
Italiako narratiba 1945aren aurrean
XIX. mendeko trantsizioan aipatzekoa da A. Fogazzaro, errealismoaren oinordekoa (1842-1911; Pequeño mundo antiguo, 1895). Mendearen lehen herenean Gabrielle d'Annunzioren modernismo hanpatua eta arranditsua gailendu zen (1863-1938); poeta, dramagilea eta narratzailea izan zen (El placer, 1889). Giovanni Papinik (1881-1956) bere hausnarketa moralak eraman zituen bere obrara (El libro negro, 1951). Hango garaian ezezaguna izan bazen ere, narratzailerik handiena Italo Svevo izan zen (1861-1928), Joyceren laguna eta La conciencia de Zeno lanaren egilea (1923).
Italo Calvino
Italo Calvino.
Italo Calvino
(1923-1985) idazle entzutetsuenetako bat da Italiako gerra
ostean. Hasieran neorrealismoa landu bazuen ere, geroago
beste estilo batzuk ere jorratuko zituen: errealismo barreragilea
(
La especulación inmobiliaria
, 1957), narratiba
"ilustratua" eta filosofikoa (
Nuestros antepasados
izeneko trilogia, 1960) eta nobela esperimentala (
Si
una noche de invierno un viajero
, 1979;
Cosmicómicas
,
1984).
