XX. mendeko europar poesia (II)
Poesia ingelesa
Abangoardiak Ingalaterrara ere iristen da eta horren ondorioak dira honako mugimenduok: imaginismoak, beste baliabide batzuen gainetik metaforaren nagusitasuna defendatzen du; bortizismoak, berriz, abstrakzioa eta geometrismoa bultzatzen ditu, naturaren edo emozioen irudipenik gabe. Bi korronte horietan sekulako garrantzia izango du E. Pound estatubatuarrak.
Jatorriz estatubatuarra da baita ere garai hartako poesia ingeleseko idazlerik entzutetsuena bihurtuko dena, Thomas S. Eliot (1888-1965). Bere olerkia gizaki modernoak baloreak galdu izana adierazten du, lagunarteko hizkuntzaz eta erritmoaren zentzu nabarmenaz baliatuz. La tierra baldía (1922) lanean adierazi zuen atsekabetik Cuatro cuartetos (1942) liburuko sinbolismo espiritualera pasatuz.
Hutsune moral horrek eraginda, olerkari ugarik Espainiako Gerra Zibilarekiko konpromisoa hartzen dute. "Oxfordeko taldea"ren buruan Wistan H. Auden (1907-1973) dago, bere poesia kulturalistarekin arimaren atsekabeari aurre egiteko itxaropena bilatzen dutenak.
Gerraostean Dylan Thomasen (1914-1953) bitalismoa, Philip Larkinen (1922-1985) eguneroko intimismoa, eta Ted Hughesen (1930-1998) erromantizismo sutsua nabarmentzen dira.
1964an, hil baino urtebete lehenago, T.S. Elioti atera zioten argazkia. 1948an Nobel saria eman zioten. Olerkari izateaz gain, antzerkigilea, (Asesinato en la catedral, 1935) eta literatura kritikari garrantzitsua ere izan zen.
Italiako poeta bikainak
Gerrarte aldian hermetismo mugimendua sortzen da Italian: olerki deskribatzaile eta gogoetatsu laburrak, orainaldian idatziak, hizkuntza neurri batean, eta sumatu edo aditzera eman daiteke. Abangoardietan horren berezkoa den oinarrizkoa bilatzeko grina izateaz gain, faxismo italiarraren erretorika hanpatua gaitzesten du estetika honek.
Umberto Saba (1883-1971) da mugimendu hau lantzen duen lehen idazlea. Lirika subjektiboa, erraza, umorezkoa eta musikala du (Cancionero, 1921), baina estilo honek Giuseppe Ungarettiri (1888-1970) esker lortu zuen entzutea. Bere poemak laburpen eta lakonismoaren eredua dira eta distira iheskorrak ematen dituela esan dezakegu (Alegría de náufragos 1919).
Salvatore Quasimodok (1901-1968) bere jaioterria den Siziliako hermetismo deskribatzailea albo batera utzi eta konpromisora igaro zen (Y cae la noche de repente, 1942).
Eugenio Montale (1896-1981), behar bada denetarik onena. Erromantizismo urriko begirada bizitzatik eta gizakitik pasarazten du, emozio neurritsuarekin, ironiarekin, eta musikalitatearekin (Huesos de jibia, 1925).Frantzia
Gerraondoko Frantziako olerkari entzutetsuena Francis Ponge (1899) izan zen ziur asko. Objektuen unibertsoari buruzko poesia materialista lantzen du, horiei buruzko begirada inpertsonala gehituz.
Surrealismoaren oinordekoak René Char, estilo aforismo estilotik sinbolismo misteriotsu batera pasatzen du, (1907- 1998); eta Henri Michaux (1899-1984) dira, pintorea baita. Michauxek egiten dituen bidaiak, drogekin izandako esperientziak, eta gure inkontzientearen alderdirik ilunena olerkietan agertzen ditu.
Alemania
Mendearen bigarren herenean Bertolt Brechten (1898-1956) poesia da nagusi Alemanian, antzerkigilea baita (81. gaia ikusi). Militantzia komunistak eragindako ardura existentzialak eta politiko sozialei buruz idazten du estilo aldendu batekin, emozio neurritsu batekin eta aberatsa baina guztientzat ulergarria den hizkuntza erabiliz.
Beste olerkari garrantzitsu batzuk gazteagoak dira: Paul Celan (1920-1970) eta Ingeborg Bachmann (1926-1973) austriarra; hizkuntzaren inpotentzia komunikatiboarekin erabat itsututa daudenak bi horiek. Bestalde, Hans M. Enzensbergerrek (1929) hirurogeita hamargarren hamarkadako espiritu kritikoa oso ondo irudikatzen du El hundimiento del Titanic lanean (1978).
Beste poeta europar batzuk
Polonia
Hogeigarren hamarkadan abangoardia gogotsua gailendu zen literatura poloniarrean. Olerkaririk ezagunena Czeslaw Milosz (1911) da; 1980an Nobel sariduna, bere herrialdeko historia odoltsua aztertu ondoren (Tres inviernos (Hiru negu) 1936), oroitzapenak erakartzen dituen eta filosofikoagoa den lirikara igarotzen du.
Txekoslovakia
Txekoslovakiako poesiako bi pertsonai garrantzitsuenak Vladimir Holan (1905-1980) gogoetatsua eta Jaroslav Seifert (1901-1986), iraultza eta maitasunaren ahotsa eta 1984an Nobel sariduna.
Hungaria
Hungariako olerkaririk entzutetsuena Attila Jozsef (1905-1937) da, bere buruaz beste egin zuena bizitza zail baten ondoren. Bere olerkiek bere espiritu iraultzailea azaltzen dute.
Grezia
Greziako literatura garaikidean bi olerkari nabarmendu behar dira: Georgios Seferis (1900-1971), etsipenez betetako klasizismoa, eta Odysseus Elitis (1911-1996), bere herriarekin oso konprometitutako lirikaduna. Biei eman zieten literaturako Nobel saria, 1963an eta 1979an, hurrenez hurren.
Munduko beste olerkari batzuk
Rabindranath Tagore (1861-1941) filosofoa, pedagogoa eta indiar abertzalea izan zen. Narratiba, antzerkia eta poesia idatzi zuen, baita poesia lan garrantzitsu bat bengaleraz eta ingelesez.
Kalil Ghibran (1883-1931) libanoarra ospetsu egin zen ingelesez idatzi zuen El profeta (Profeta) lanari esker, baina arabieraz idatzi zuen bere poesi lana.
Aime Cesaire (1913) martinikarrak eta Leopold Sedar Senghor (1906) senegaldarrak (politikoa, saio idazlea eta Nobel sariduna) frantsesez azaltzen dute arraza beltzaren kontzientzia.Hainbat ahots, hainbat esparru
« Abril es el mes más cruel, genera
Lilas de la tierra muerta, confundiendo
Memoria y deseo, despertando
Las raíces dormidas con la lluvia de primavera (...)
Leer la mayor parte de la noche y en el invierno viajar al Sur ». T. S. Eliot
« He bajado de tu brazo al menos un millón de escaleras
y ahora que no estás siento vacíos todos los escalones (...)
Las bajé contigo porque sabía que de nosotros dos
las únicas verdaderas pupilas, aunque muy ofuscadas,
eran las tuyas. »
Eugenio Montale
« (...) El joven Alejandro conquistó la India.
¿Él solo?
César derrotó a los galos.
¿Es que no le acompañaba ni un cocinero?
Felipe de España lloró, cuando la flota
fue hundida. ¿No lloró nadie más? (...)
Tantos hechos.
Tantas preguntas ».
Bertolt Brecht
1945etik ondorengo poesia iparramerikarra
Talderik ezagunena San Franciscoko beat taldea: Allan Ginsberg (1929-1997), bere hezigaiztasuna Aullido (1956) liburu eskandalagarrian azaldu zuen; eta Gregory Corso (1930). Nabarmendu beharrekoak dira baita ere Robert Lowell (1917-1977), poeta depresibo eta intelektuala; W. D. Snodgrass (1926), ironiaz betetako tonu konfesionala; Silvia Plath (1932-1963), sentitzen zuen larritasunak bere buruaz beste egitera eraman zuen idazlea; eta Le Roi Jones (1934), aldarrikapenak egiten zituen poeta beltza.
