LITERATURA

XX. mendeko teatroaren berriztapena

XX. mende hasierako antzerkiak sinbolismoa lantzen du, abangoardiak modu iraultzaile batean azaltzen diren arte. Orduan, antzezpenaren arloan sekulako aldaketa ematen da. Gure garaiko oinarrizko beste korronte dramatikoaren, teatro konprometituaren, ordezkari nagusia Brecht izango da.

Teatro sinbolista eta poetikoa

Teatro naturalistaren helburu nagusia benetako errealitatea adieraztea da, eta horrek elementu sinbolistak agertzea eragiten du, Ibsenen edo Strindbergen azken lanetan ikus daitekeen bezala. Pertsonaien "barneko egia" ezin daiteke antzeztu, argiaren edo musikaren bidez aditzera edo gogorarazi behar baita, poesia sinbolistak erakutsi zuen bezala (70. gaia ikusi).

Sinbolismoaren antzerti talde nagusia Frantzian sortzen da: P. Forten Arte Teatroa. Estilizazio espiritual hori bultzatzen duten beste idazle batzuk honako hauek dira: A. Appia eszenografoa eta Gordon Craig teorialaria, El arte del teatro (1905) idatzi zuena.

Beste autore esanguratsu batzuk Maurice Maeterlinck (1862-1949) belgikarra, Pélleas y Melisande, (1892) idatzi zuena; Debussy, ballet musikarekin landu eta El pájaro azul (1909) idatzi zuena; eta Gabrielle d'Annunzio (1863-1938; Francesca de Rimini, 1901; La hija de lorio, 1904) izan ziren.

Abangoardiako teatroa

Alfred Jarry (1873-1907) aitzindaria da, Ubu, rey (1896) lanaren autorea, errealismoaren aurkako lan barregarria eta jolasgarria dena, irainez eta amorruz betetakoa, eta sekulako eragina izango duena teatro dadaistan, surrealistan eta Artauden.

Lehen Mundu Gerraren ondoren idatziko dira Alemanian expresionismoaren (72. gaia ikusi) lanik onenak. Subjektibismoa eta salaketa soziala batzen dituzte garai horretako lanek, pasarte bidezko egiturari eta pertsonaia arketipiko eta barregarriei esker.

Garai honetan nabarmendu behar direnak hauexek dira; O. Kokoschka (1886-1980) margolaria; Walter Hasenclever politizatua (1890-1940; El hijo, 1914; Los hombres, 1918), eta batez ere, Georg Kaiser (1878-1954; Los burgeses de Calais, 1917; Gas I y II, 1918-20).

Max Reinhardt zuzendari eszenikoak teknika futuristak (argiak, makineria) erabili zituen eta lehen aldiz ikusleek antzezpenetan parte-hartzea sortu zuen.

Luigi Pirandello

Luigi Pirandello italiarrak bultzatutako berrikuntzak testu dramatikoari dagozkionak dira batez ere. Burgesen aurreikuspenak salatzen dituen lan naturalistak idazten hasten da.

1918an errealitatea/itxurak aurkakotasuna lantzen duen teatroa proposatuko du, baina ez elkarrizketa bidez adierazitakoa, lanaren egitura bidez azaldutakoa baizik. Seis personajes en busca de autor (1921) lanean dramaturgoak sortzen dituen eta bere aurka matxinatzen diren izakiekin eztabaida gogorra kontatzen du.

Beste lan batzuk ere antzerkia dute testuinguru, gure bizitzen gezurraren sinboloa baita bere ustez. Pertsonaia mozorrotuak garenez, ez dakigu bereizketa egiten zer garen eta zeren itxurakeriak egiten ditugun artean, Pirandelloren ustez (Así es si así os parece, 1918). Arazo horiei guztiei aurre egiteko irtenbide bakarra erokeria izan daiteke (Enrique IV, 1922).

Teatro konprometitua: Brecht

Sovietar Errusian, antzerki tradizio sendoak proletalgoaren alde egin zuen lan, Meyerholden masa muntaia handien bitartez, adibidez Asalto al palacio de invierno (1920). Mendebaldean Piscatorren eta Brechten lanak nabarmendu behar dira.

Bertolt Brechtek (1898-1956) Piscatorrekin lan egin zuen. Brechten lehen lanak espresionismo mugimendukoak dira. Beranduago bere teatro epikoa lantzen du; bidegabekeria sozialaren aurrean kontzientziak esnaraztea da bere lanen gai nagusia.

Aldentze metodoa erabiltzen du ikuslea ez dezan lanak liluratu, baizik ikusten eta entzuten ari denaz hausnarketa egin dezan. Ekintza, eszena labur batzuetan antolatzen da, baina esloganek, abestiek, olerkiek, dantzek eta music-halleko elementuek eten egiten dute tarteka. Etenaldi horiek azaldutako arazoak nabarmentzen dituzte, ikuslea parte hartzera bultzatzeko asmoz.

Helburu didaktiko hori jarraituz, iraganean (Madre coraje y sus hijos, 1937; Vida de Galileo, 1939), orainaldian (El señor Puntila y su criado Matti, 1940) eta leku exotikoetan (La buena persona de Sezuán, 1940) girotuta dauden lanek dute irtenbiderik proposatzen.

Bertolt Brecht dramaturgo bikaina izateaz gain, kontalari eta poeta bikaina ere izan da. Ideia komunistak zituela eta, Alemaniatik alde egin behar izan zuen nazien garaipenaren ondoren. Europan eta Estatu Batuetan bizi izan zen eta Hollywooden lan egin zuen. Alemaniara itzuli zenean, Ekialdeko Alemanian bizi izan zen eta bere konpainia sortu zuen 1949an: Berliner Ensemble.

Teatroaren bi ikuskera kontrajarriak

Ikusmolde dramatikoa Ikusmolde epikoa
· Eszenak gertaera batzuk azaltzen ditu. · Eszenak gertakari batzuk kontatzen ditu.
· Ikusleak ekintzan buru-belarri sartuta parte hartzen du, eta gertatzen dena bere egiten du. · Ikuslea ekintzaren parean jartzen da, eta honek behatzaile gisa jarduera sorrarazten dio.
· Sentimendu eta emozioak biziarazten dizkio. · Erabakiak hartzera behartzen du.
· Sugestio bidez antzezten da. · Argumentu bidez antzezten da.
· Gizakia ez da aldatzen. · Gizakia aldarazi egiten dute, eta horregatik inguruko guztia aldatzen du.
· Eszena bakoitzetik hurrengora igarotzen da ekintza. · Eszena bakoitza independentea da.
· Jauzirik gabeko jarraipen lineala. · Jauziak dituen jarraipen okerra.
· Gizakiaren senak azaltzen dira. · Gizakiaren zergatiak azaltzen dira.
· Pentsatzeak izatea zehazten du. · Izaera sozialak pentsatzea zehazten du.

Teatro poetiko frantziarra

Paul Claudel (1868-1955) poeta bikainaren antzerki lana inpresionismotik gertu dagoela esan behar da. Girotze historikoa eta exotikoa nagusi diren lan luzeek (Separación al mediodía, 1905; El anuncio hecho a María, 1912; El zapato de raso, 1930) autorearen ardura erlijiosoak sinbolikoki erakusten dituzte. Edmond Rostad
(1868-1918) Cyrano de Bergerac (1897) neurtitzetan idatzitako drama erromantikoaren egilea da.

 

Proletalgoaren antzerkia

Erwin Piscatorrek (1893-1966) 1919an, Berlinen, sortu zuen agitazioa helburu zuen teatro talde hau. Asmo politiko eta propagandistiko argiak zituen talde honek, eta zuzendariak baliabide ugari erabili zituen (errotuluak, filmak) ikusleengan ahalik eta zirrararik handiena sortzeko. Bere muntaiak lan klasikoenak edota ukituak emandako modernoen ingurukoak izaten ziren, eta langileen auzoetan antzezten zituen.

 

Luigi Pirandello

Luigi Pirandello (1867-1936) siziliarrak zailtasun ugariri aurre egin behar izan zien bere bizitzaren lehen aldian (bere familiaren hondamendia, bere emaztearen buruko gaixotasuna) eta horiek ezkortasun sakona eragin zioten. Kontatzaile paregabea izan zen (El difunto Matías Pascal, 1904), baina arrakastarik handiena dramaturgo gisa lortu zuen. Bere konpainia sortzea lortu zuen eta 1934an Nobel saria irabazi zuen.