LITERATURA

Modernismo hispanoamerikarra

Modernismoa literatura hispanoamerikarraren adin nagusitasuna dela esan daiteke. Azpikontinentean, lehenengo aldiz, bertakoa den literatur mugimendu bat garatzen da, eta Espainian eragina izango du, eta ez alderantziz, ordura arte ez bezala. Gainera, XX. mendeko poesia bikainerako atea irekitzen du mugimendu honek.

Modernismoaren jatorriak

XIX. eta XX. mende arteko trantsizioan modernismoa agertzen da Hispanoamerikan. Batik bat poetikoa den literatur mugimendua izango da eta errealismoa gainditzeko duten gogotik sortutakoa.

Sinbolismo frantziarraren influentziak eraginda (70. gaia ikusi), modernismoa Espainiako literaturaren babesetik bereizten saiatzen da. Horri esker, XX. mendeko literatura hispanoamerikar bikaina izango denaren oinarriak ezartzen dira, eta kontinenteko herrialde guztien errealitate korapilatsua azaldu ahal izateko, forma berrien betiereko bilaketari ekiten diote idazleek.

Literatur hizkuntza sakonki berritzen dute. Hizkuntza horren helburua erabateko edertasuna lortzea izango da (ezaugarri formaletarako, 28. gaia ikusi). Hauek dira gai bereizgarrietariko batzuk:

  • Subjektibismoa, intimismoa, estutasun existentziala eta sentsualitatea.
  • Onartzen ez den errealitate materialistatik exotismorako ihesa.
  • Kosmopolitismoa eta kontzientzia nazionala Espainia eta Estatu Batuen aurrean.

Aitzindariak eta abiarazleak

  • Jose Enrique Rodo (1871-1917), uruguaitarra. Modernismoaren ideologoa bihurtu zen, idatzi zuen Ruben Darioren Prosas profanasen (1899) idatzi zuen hitzaurreari eta estetikako beste saiakera batzuei esker; Ariel (1900), besteak beste.
  • Manuel Gonzalez de Prada (1848-1918), peruarra. Saiakera politiko sozialak idatzi zituen idazle polemikoa izan zen. Olerkari berritzailea eta preziosista izan zen Minúsculas (1901) eta Exóticas (1911) lanetan. Amerindiarren alde borroka egin zuen.
  • Salvador Diaz Miron (1853-1928), mexikarra. Politikoa eta olerkaria izan zen. Optimismo erromantiko batetik tonu ilunago batera igaro zen. Lascas (1901) lanean formaren perfekzioa bilatzen saiatu zen.
  • Manuel Gutierrez Najera (1859-1895), mexikarra. Bere bertsoek eta ipuinek aberastasun melodikoa eta plastikoa azaltzen dute. Bizitza oso laburra iruditzen zitzaiola eta, ardura sakona adierazten du bere lanetan.

Ruben Darioren Azul lanaren azala. LIBURUTEGI NAZIONALA, MADRIL.

Poeta modernista nagusiak

  • Ruben Dario (1867-1916) (28. gaia ikusi) da modernismoko idazlerik bikainena.
  • Jose Martik Diario lana idatzi zuen eta arrakasta handia lortu zuen prosalari bezala. Horrez gain, poesia liburu ugari idatzi zuen: Ismaelillo (1882), Versos libres (1882), Versos sencillos (1891). Batzuetan Whitmanen (66. gaia ikusi) moduko tonu ameslariaz, eta beste batzuetan bertso askea eta adierazpen errazarekin, naturari eta gizakiari buruz idatzen du, originaltasun handiko irudiekin.
  • Amado Nervo (1870-1919), mexikarra. Panteismotik abiatu eta sentimentalismoan murgiltzen da. Bere lanen gai nagusia maitasuna da.
  • Leopoldo Lugones (1874-1938), argentinarra. Lunario sentimental (1909) lanean Surrealismoko metaforak eta umorismoa aurreratzen ditu. Ondoren idatzi zituen lanetan baserriko bizitza azaltzen du deskribapenez betetako bertso bidez.
  • Julio Herrera y Reising (1875-1910), uruguaiarra. Umorismo oso pertsonala zuen, eta Las pascuas del tiempo (1900) eta Clepsidras (1910)lanetan paisaia barroko, idealizatu eta barregarriak sortzen ditu horri esker.

Narratiba modernista

Eleberri modernisten ezaugarri nagusiak honako hauek dira: formaren ardura, inpresionismoa, lexiko zaharra eta gai exotiko edo historikoak. Genero hau landu zuten idazlerik ezagunenak honako hauek dira: C. Reyles (1868-1938) uruguaiarra (El embrujo de Sevilla, 1927), M. Diaz Rodriguez venezuelarra (1871- 1927; Sangre patricia, 1902), eta batez ere E. Larreta argentinarra (1875-1961; La gloria de don Ramiro, 1908).

 

José Martí

José Marti (1853-1895) kubatarra bortxazko lanak egitera zigortu zuten hamasei urte besterik ez zituenean. Bere bizitzaren zati bat erbestean pasa zuen bere uhartearen independentziaren aldeko jarduera abertzaleagatik. Kazetari eta saiogile politiko gisa lan handia egin zuen, eta Kubara itzuli zen espainiarren aurkako borroka armatuan parte hartzeko. Gatazkan hil zen.

 

Beste poeta modernista batzuk

J. del Casal (1863-1893) kubatarraren lana nostalgia eta sentsualismoaren artekoa da; hizkuntza oso zaindua dago bere bertsoetan. Jose Asuncion Silvak (1865-1896), kolonbiarrak, erromantiko eta modernista arteko poemak idazten ditu, haurtzaroa, gaua eta heriotza hizpide dituelarik. R. Jaimes Freyrek (1868-1933), politiko boliviarrak, bere olerkietan mitologia eskandinaviarrarenganako zuen zaletasuna agerian uzten du. Bestalde, J. Santos Chocano (1875-1934) perutarrak paisaia tropikalari buruz idazten du.