LITERATURA

«« Itzuli

Modernismo hispanoamerikarra

XX. mende hasierako emakumeen poesia

Modernismoa gainditzeko garaia lau emakume olerkariren lanarekin hasten da.

  • Delmira Agustini (1886-1914), uruguaiarra. Bere senarrak hil zuen. Bere bertsoetan azpimarragarriak dira irudi erotikoak; Los cálices vacíos (1913) edo bera hil ondoren argitaratu zen Los astros del abismo (1924).
  • Gabriela Mistral (1889-1957), txiletarra. Lucia Godoyren izengoitia da. 1945ean Nobel saria eman zioten bere poesia liburuengatik. Idazkera erraza eta lagunartekoa erabiltzen du. Bere liburuen gai nagusiak honako hauek dira: Amerikako izadia, jainkozaletasuna, maitemina eta amatasun sentipen zapuztua (bere maitearen suizidioa zela eta, soneto hunkigarri batzuk idatzi zituen).
  • Alfonsina Storni (1892-1938), argentinarra. Olerkari sutsua eta hezigaitza izan zen. Tonu modernista xume batetik (El dulce daño, 1918), poesia sinboliko eta intelektualago batera igarotzen da, abangoardiek hala eraginda (Mundo de siete pozos, 1934). Bere lanen gai nagusia maitasuna da eta ezaugarri feministak aurreratzen ditu. Bere buruaz beste egin zuen.
  • Juana de Ibarbourou (1895-1979), uruguaiarra. Amerikako Juana izenez egin zen ezaguna. Modernismotik erotismo nabarmen bat eta panteismo sutsua hartzen ditu (Raíz salvaje, 1920). Ondoren poesia intimistagoa eta malenkoniatsuagoa landuko du (Oro y tormenta, 1956).

Delmira Agustini eta Gabriela Mistral, Hispanoamerikako emakumeen poesiari garrantzia eman zioten bi idazle.