LITERATURA

XX. mendeko Hispanoamerikako antzerkia

Narratiba eta poesiaren mailara iristen ez bada ere, Hipanoamerikako antzerkia hogeietan hasten da berritzen. Geroztik Hegoamerikako antzerkigintza mundukoarekin batera aurreratzen da: konpromezu politiko sozialetik hasten da, gero aldaketa asko jasango ditu eta azken urteotan sormen kolektiboa finkatuz joango da.

Antzerki modernoaren sorrera

Hogeigarren hamarkadatik aurrera antzerkian ohiturei buruzko errealismoa eta naturalismoa alde batera utzi eta joera berriak onartzen hasten dira (antzerki poetikoa, psikologikoa, metafisikoa, soziala). Joera orokorra bada ere hiru herrietan nabarmenagoa egiten da:

Argentina

Samuel Eichelbaumek (1894-1967) bere pertsonaien kontzientzia arazoetan sakontzen du La mala sed (1920), Cuando tengas un hijo (1929) edo Pájaro de barro (1940) lanetan.

Roberto Arltek (1900-1942), narratzaile paregabea hau ere (87. gaia ikusi), bere anarkismo utopikoa zabaltzen du 300 millones (1932), El fabricante de fantasmas (1936) edo La fiesta del hierro (1940) obretan.

Garaiko antzerki idazle nagusia Conrado Nale-Roxlo (1898-1971) da, hizkera poetikoa eta fantasiazko gai irrealak lantzen dituena: La cola de la sirena (1941) sirena batez maitemintzen den gizon batetaz ari da, El pacto de Cristina (1945) obran Faustoren gaia proposatzen du berriro, Judith y las rosas (1956) gai biblikoaren bertsio komikoa da.


Txile

Armando Moock (1894-1942) Argentinan idazten du bere obra handia. Bere gai nagusia gizakia gizartea liskarra da, burgesiaren giro aspergarrietan: Pueblecito (1918) obrak nekazal mundua eta hiriaren arteko gatazka erakusten du, La serpiente (1920) emakume gaizto batek suntsitutako idazle bati buruzkoa da; Rigoberto (1935) zorionaren alferrikako bilaketaren tragikomedia da.


Mexiko

Rodolfo Usigli (1905-1979) antzerkiaren teorikoa izan zen eta psikologian sakondu zuen bere obretan, El gesticulador (1937), lanean kasu, Mexikoko iraultzari buruzkoa.

Antzerkiaz gain, batzuk poesia ere egiten dute (85. gaia ikusi):

Xavier Villaurrutiak (1903-1950) bere obretan mitoen berrikusketa eta neopsikologismoaren heriotzari buruzko hausnarketa egiten du. La mujer legítima (1943) eta Juego peligroso (1949) lanek bere amodio eta jelosien trametan Freudek duen eragina erakusten dute; Invitación a la muerte (1943), bere maisu lana, Hamleten egokitzapen modernoa da.

Gizartearen azterketa Celestino Gorostizak (1904-1967) El color de nuestra piel (1952) obrarekin, arrazakeriari buruzkoa, eta Salvador Novok (1904-1974) La culta dama (1951), goiko klaseari buruzkoa, eta A ocho columnas (1956), prentsaren korrupzioari buruzkoa, lanekin egingo dute.

Gaur gaurko antzerkia

Talde unibertsitario eta independenteekin, berriztapena antzerki ikuskizunaren alde materialetara zabaltzen da (janzkera, argiak, eskenografia, aktoreak). Gaien ikuspuntutik kritika soziala eta salaketa politikoa nabarmenduko dira.

Osvaldo Dragun argentinarra (1929-1999) garai honetako idazlerik garrantzitsuena da, Fray Mocho berrogeita hamarren taldearekin erlazionatua. Antzerki epiko brechtiarretik hurbil, Historias para ser contadas (1957) obrarekin arrakasta lortu zuen.

Enrique Buenaventura kolonbiarra (1925) TACren zuzendaria da eta antzerkigile politikoa Salaketa (1973) obran, greba egiten duten batzuen aurkako errepresioari buruzkoa. Lan herrikoia da A la diestra de Dios Padre (1960).

Jose Triana (1932) kubatarrak iraultzaren aurreko Kubaren ikuspegi kritikoa erakusten du, La noche de los asesinos (1965) obran esaterako, bere gurasoen hilketa antzezten (antzerkia antzerkiaren barruan) jolasten duten neska batzuei buruzkoa.

Jorge Diaz (1930) txiletarraren figura garrantzitsua abangoardiatik antzerki sozialera pasatzen da. Burgesiari egiten dion kritika eta bakardadea dira bere gai nagusiak, hizkera ironikoaz eta umore beltzaz jorratutakoak, esaterako, El cepillo de dientes (1961), Mata a tu prójimo como a ti mismo (1976) edo Toda esta larga noche (1981) lanetan.

Perun aipagarriak dira Enrique Solari Swayne (1915-1995), Collacocha (1956) egin zuena, gizon batek naturaren aurka duen borrokari buruzkoa, eta Sebastian Salazar Bondy (1924-1964).

Puerto Ricoko Rene Marquesek (1919-1979) bere herriaren arazoak islatzen ditu La carreta (1952) obran, emigrazioari buruzkoa.

Venezuelako Jose Ignacio Cabrujasen (1937-1995) antzerkiaren ezaugarriak En nombre del rey (1963) edo El día que me quieras (1979) lanetako hizkeraren aberastasuna eta historiaren desmitifikazioa dira.

Macunaímaren muntaia, izen bereko Brasilgo taldeak egina 1981ean, Hegoamerikako talde independenteek lortzen duten plastizitatea eta edertasunaren adibidea. (Antzezte Arteen Institutu Nazionala, Rio Branco).

Fedra Hispanoamerikan

Amaorde batek bera semeordeaz sentitzen duen pasioaren mitoa, Euripides grekoak eta Frantziako Racinek landutako gaiak, (59. gaia ikusi), La viuda de Apablaza obran (1928), Txileko German Luco Cruchagak egina (1894-1936) eta nekazal giroko drama psikologikoa eta herri hizkeraren isla dena, eta La hiedra (1942) obran, X. Villaurrutiarena, agertzen direnak.

 

Antzerki garaikidea Brasilen

Nelson Rodrigues (1912-1980) Brasilgo antzerki berriaren sortzaile bezala hartua dago. Bere antzezlanak, joera errealistakoak, arazo psikologikoak eta sexologikoak lantzen ditu maila altuei egiten dien kritikan, Álbum de familia (1945) eta Toda desnudez será castigada (1965) obretan bezala. Aipatzeko beste izenak dira: J. Andrade (1922), A. Boal (1931) eta P. Marcos (1935).

 

Sormen kolektiboaren antzerkia

Dramaturgoaren sorkuntzaren alternatiba talde lana da, antzerki independenteren talde batzuk nabarmentzen direlarik: Caliko Antzerki Esperimentala (CAE), inprobisazioari garrantzi handia ematen diona; Ictus, Txilekoa, tonu sarkastiko eta umorezkoa hartzen duena; Galpon, Uruguaikoa, konpromezu politikoa eta zorroztasun estetikoaz bereizten da; Rajatabla, Venezuelakoa, ametsezko gai surrealistak eta magikoaz baliatzen dena.