Zenbat litro ur nahastu behar dizkiot %50 alkohol duten 9 litro ardori %30era ekartzeko?
Erantzuna:
6 litro ur. Izan ere, 9 litro ardotan, alkohola (%50) 4,5 litro izango dira. Eta nahastean ere alkohola 4,5 litro horiek izango dira (alkohola, kasu honetan, %30). Beraz, 4,5 litro guztiaren %30 bada, nahasteak 15 litro izango ditu. Ondorioz, 6 litro ur gaineratu ditugu.


Erantzunak
Hainbeste zenbaki eta ehuneko, ia erotu naiz hasieran, baina gero asmatu dut erantzuna. Nork esan behar zidan bere garaian egunen batean matematiken blog batean burua hausten ibiliko nintzela!
Nork: Joseba.2007/11/12 12:38:38.084 GMT+1