Balantza bat, 50 gramoko pisu bat eta kilo bat azukre ditugu. Postre bat prestatzen ari gara eta 300 gramo azukre behar ditugu. Nola bereiz dezakegu behar dugun azukre hori balantza ahalik eta gutxien erabilita?
Bi aukera daude. Hasteko, 50 g pisatu, pisua erabiliz. Gero, 50 gramo azukre horiek eta pisua plater batean jarri eta beste 100 g pisatu. 100 gramo horiei pisua gehituko diegu, 150 gramo lortzeko. 150 gramoak baditugunean, beste platerean beste horrenbeste jarri eta balantza orekatu; 300 g izango ditugu. Bigarren aukera honakoa litzateke: 500 gramoko bi multzo egin, horiek ere bi zati berdinetan banatu eta, horietako bati pisua gehituta, 300 gramoak erdietsi.


Erantzun