Iragan udan Asturiasera joan nintzen eta, Oviedora bidean, zazpi emazte zituen gizon batekin egin nuen topo. Emazte bakoitzak zazpi zaku zituen, zaku bakoitzean zazpi katu zeuden, eta katu bakoitzak zazpi katakume zituen. Katuak, katakumeak, zakuak, emazteak... Zenbat zihoazen orotara Oviedorantz?
Erantzuna:
Kontalaria baino ez zihoan Oviedorantz. Gainerakoak kontrako norabidean zihoazen.


Erantzunak
Nork: bala gorria.2008/02/25 18:35:16.373 GMT+1
Gizona bakarrik zihoan Oviedora. Ez du esaten emazteekin topo egin duenik.
Nork: sorgiña.2008/02/25 19:57:35.637 GMT+1
Ez dago ondo planteatuta, topo egiteak zer esan nahi du, biak zihoazela norabide berdinean ala aurrez aurre? azken kasu hori bada gurutzatu egin zirela esan beharko da eta orduan erantzuna bat da, galdera planteatzen duena bakarrik joan zen Oviedora. eta lehenengo kasua bada, ba, bi izango dira. galdera egiten duenak gizonezkoarekin topo egiten badu bidean, biak doaz. emazteak eta katuak eta dena aipatzen du, baina ez du esaten gizonarekin zihoazenik, bakarrik esaten du gizonak zazpi emazte dituela.
gaztelerazkoan hobeto ulertzen da.
Nork: kalkulin.2008/02/26 08:01:21.720 GMT+1