Athleticen dendan gorriz eta zuriz margotutako egurrezko kuboak saldu nahi dituzte, alde bakoitzean kolore bakarra dutela (hau da, kubo beraren alde guztiak bi koloreetako batez margotuta daude). Elkarrengandik ezberdinak diren zenbat kubo margotu daitezke era horretan?
(Horrela margotutako egurrezko bi kubo berdinak dira baldin eta bietako bati eskuetan bueltak ematean bestearekin bat egiten badu).
Erantzuna:
Kubo gorri bat; kubo zuri bat; bost alde gorri eta zuri bat dituen kuboa; bost alde zuri eta gorri bat dituen kuboa; lau alde gorri eta bi zuri dituzten bi kubo; lau alde zuri eta bi gorri dituzten bi kubo; kolore bakoitzeko hiru alde dituzten bi kubo.


Erantzun