Gaur goizean erosketak egin ditut Bilbon, eta aldean neraman diru guztia bost dendatan xahutu dut. Saltoki bakoitzean, sartzerakoan neukan diruaren erdia baino euro bat gehiago gastatu dut. Zenbat diru neukan etxetik irten naizenean?
Erantzuna:
62 euro. Azkeneko dendatik irten naizenean ez neukan dirurik; beraz, sartu naizenean 2 euro nituen. Hortaz, aurreko saltokian (laugarrenean) sartu naizenean, 6 euro nituen [(6/2) - 1 = 2]. Aurrekoetan 14 eta 30 euro nituen, eta, etxetik irten naizenean, berriz, 62.


Erantzunak
Ez da erraza, nik uste 120 eurorekin irten dala. Baina ez dakit nola atera dudan kalkuloa.
Nork: Katalin.2008/01/08 14:18:38.108 GMT+1
Nork: Pobrea.2008/01/08 14:24:05.957 GMT+1