MATEMATIKA

Erretzeari utzi

Maider erretzaile amorratua zen. Zigarro-paperaz eta tabakoaz zigarroak biltzeko ohitura izateaz aparte, beste ohitura bat zuen: zigarro bakoitzaren bi herenak erre eta gainerakoa berriz erabiltzeko gordetzen zuen. Halere, tabakoaren kontrako lege berriak bultzatuta, erretzeari uztea erabaki zuen. "Zorroan 27 zigarro biltzeko adina tabako daukat eta, behin hori bukatutakoan, erretzeari utziko diot", esan zuen bere kolkorako. Zenbat zigarro erre zituen betiko erretzeari utzi aurretik?

Erantzuna:

27 + (27/3=9) + (9/3=3) + (3/3=1) = 40 zigarro (eta zigarro-punta bat geratuko zaio).

Nork: Raúl Ibáñez.2008/03/14 12:20:31.246 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (2)

Erantzunak

27 zigarro; 54 zigarro zati. Guztira 27 zigarro oso erretzen ditu, baina zatika, zigarro bakoitzetik bi puska lortzen baititu: bi herenak erretzen ditu lehenengo, eta geratzen zaiona ondoren.

Nork: Erlantz.2008/03/11 19:23:02.231 GMT+1

27 + 27x1/3 + 27x1/9 + 27x1/27 = 40 zigarro erre ditu.

Nork: Maider.2008/03/13 12:42:56.187 GMT+1

Erantzun





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan.