"Hiru argi daude goiko solairuan, baina hiru etengailuak behean daude, geu gauden lekuan. Behin soilik igo ahal gara, baina ezin gara berriz jaitsi. Nola jakin genezake zein etengailu dagokion argi bakoitzari?". (Oharra: behetik ezin dira argiak ikusi)
Erantzuna:
Lehen etengailuari eman eta itxaron egingo dugu. Bigarrenari eman eta berehala igoko gara goiko solairura. Piztuta dauden bi bonbillak ukituko ditugu: beroen dagoena da lehenengo piztu duguna; epel dagoena bigarren piztu duguna da; eta, hirugarrena, berriz, itzalita utzi duguna.


Erantzunak
Nork: Ane.2007/11/19 15:02:45.433 GMT+1