Gorri, Orlegi eta Urdin jaunak elkarrekin bazkaltzen ari ziren. Batek gorbata gorri bat zeraman, beste batek orlegia eta hirugarrenak urdina.
-Ohartu al zarete –esan zuen gorbata orlegia zeramanak- gure gorbaten kolorea gure abizenen berdina den arren, batena ere ez datorrela bat bere abizenarekin?
-Arrazoi duzu – gaineratu zuen Gorri jaunak.
Zein koloretako gorbata zeukan bakoitzak?
Erantzuna: Gorri jaunak gorbata urdina darama, Orlegi jaunak gorria eta Urdin jaunak, berriz, orlegia. Gorbaten kolorea ez baldin badator bat abizenekin, bi erantzun posible besterik ez daude, aipatutakoa eta beste bat; horren arabera, Gorri jaunak gorbata orlegia darama, Orlegi jaunaren gorbata urdina da eta Urdin jaunarena gorria, baina erantzun hau ez da zuzena. Izan ere, galderan adierazitakoaren arabera, Gorri jauna eta gorbata orlegia daramana pertsona ezberdinak dira.


Erantzun