MATEMATIKA

Hiri geometrikoa

Mac nire laguna erabat geometrikoa den hiri batean bizi da; angeluzuzena da eta diseinu erregularra du oso, etengabe gurutzatzen diren kale elkarzut eta paraleloak baititu. Nire adiskidea hiriaren izkina batean bizi da, eta unibertsitatea beste muturrean dago. Bi bide ditu bertara iristeko. "A" bideak hiria inguratzen du (hiriak osatzen duen angeluzuzenaren bi aldetan zehar; bat horizontala da, bestea, berriz, bertikala). "B" bidea, aldiz, hiriaren erditik igarotzen da, kale horizontal eta bertikalak hartuz eta angeluzuzenaren diagonaletik gertu dagoen bide bati jarraikiz. Zein bide da laburragoa?

Erantzuna: bi bideek luzera bera dute. Batean zein bestean horizontalean zein bertikalean (angeluzuzenaren aldeetan) egiten den distantzia bera da. Ezberdintasuna zera da: aurreneko bidean lehenengo luzera guztia horizontalean egiten da, eta gero bertikalean. Bigarrenean, ostera, zati bertikal eta horizontalak txandakatu egiten dira. Baina zati horizontalak batuta, angeluzuzenak horizontalean duen luzera dutela jabetuko gara; gauza bera gertatzen da zati bertikalarekin.

Nork: Raul Ibañez.2008/04/20 15:00:33.692 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0)

Erantzun





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan.