MATEMATIKA

Iparraldea ezagutuz

Oraindik institutuan ari nintzela, Iparraldea ezagutzeko bidaia egitea erabaki nuen. Zenbait egunez hiru probintziak (Lapurdi, Zuberoa eta Nafarroa Beherea) bisitatzea zen nire asmoa. Irten aurretik diru gutxi neukanez, txalaparta eramatea pentsatu nuen, kalean musika joz diru pixka bat lortzeko. Lapurdin, hasieran nuen dirua bikoiztu ahal izan nuen, eta 120 euro xahutu nituen. Zuberoan, iritsi nintzenean neukan dirua hirukoiztea lortu nuen, eta 70 euro gastatu nituen. Nafarroa Beherean, berriz, neukan dirua bikoiztu nuen, eta 90 euro xahutu nituen. Bidaia amaitu nuenean, 10 euro geratzen zitzaizkidan. Zenbat euro nituen bidaiari ekin nionean?

(Erantzuna: x eurorekin hasi nuen bidaia. Lapurditik igaro ostean, 2x-120 nituen; Zuberoa atzean utzi ondoren, 3(2x-120)-70; eta Nafarroa Beherea pasatu eta gero, 2[3(2x-120)-70]-90=10. X bakanduta, x=80 euro lortuko dugu.)

Nork: Raul Ibañez.2008/08/25 09:32:28.650 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (1)

Erantzunak

80 euro nituen abiatu nintzenean. Honela:
(2x-120) + [3(2x-120)-70] + 2[3(2x-120)-70] - 90 = 10

Nork: isabelet.2008/08/19 18:06:56.219 GMT+2

Erantzun





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan.