MATEMATIKA

Itsasontzira igo ezinik

Kaian dagoen itsasontzi batek txalupetatik bertara igo ahal izateko eskailera bat dauka. Eskailera horrek 22 maila ditu itsasontziaren bizkarretik uretara. Kontuan izanda eskailera-mailen artean 20 cm-ko tartea dagoela eta marea orduko 10 cm igotzen dela, zenbat maila igoko ditu 10 ordutan? (Adi itsasgora eta itsasbeherei!)

Erantzuna:

Urak ez du mailarik estaltzen. Izan ere, mareak gora egiten duenean ontziak gora egingo du, eta behera egiten duenean behera, ur gainean flotatzen du eta. (Burua nekatu beharra dagoela!)

Nork: Raúl Ibáñez.2007/11/16 15:27:37.186 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (2)

Erantzunak

Egia esan, ez daukat ideiarik ere. Tranpa txiki bat ere egin dut, hor ibili bainaiz erdarazko blogean jendeak emandako erantzunak irakurtzen. Alferrik izan da, ordea, guztiok ere antzera baikabiltza.  

Nork: Nekane.2007/11/13 14:50:53.861 GMT+1

Ba neuk ere gauza bera egin dut, eta erantzun dutela ikusi dut, baina ez dut uste zuzena denik. Beste azalpenen bat izan behar du!

Nork: Markel.2007/11/14 15:02:25.061 GMT+1

Erantzun





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan.