MATEMATIKA

Koloretako bolak

Kutxa batean 20 bola gorri, 10 urdin eta 5 zuri ditugu. Bolak begiratu gabe, ausaz, hartzen baditugu, gutxienez zenbat bola atera behar ditugu kolore bakoitzeko lau bola hartzen ditugula ziurtatzeko?

Erantzuna:

Gezurra dirudien arren, 34 bola atera beharko ditugu kolore bakoitzeko lau bola ditugula ziurtatzeko. Kasurik txarrenean, 20 bola gorri, 10 urdin eta 3 zuri aterako ditugu, eta beste bat beharko dugu kolore bakoitzeko lau lortzeko.

Nork: Raúl Ibáñez.2008/01/25 11:08:09.684 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (1)

Erantzunak

16 bola aterata ere lor ditzakegu bakotzetik 4. Hori bai, horretarako probabilitate gutxi dago. Hortik gora, aukera guztiak dira posible. Beraz, ezin da zehaztu.

Nork: Asier Anitua.2008/01/23 20:51:06.798 GMT+1

Erantzun





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan.