Telebista saio bateko lehiakideari hiru kutxa aurkeztu dizkiote; batean sari on bat dago. Kutxa bakoitzak esaldi bat dauka: "Urrea ez dago bigarren kutxan", dio lehenak; "Urrea ez dago kutxa honetan", bigarrenak; eta "Urrea kutxa honetan dago", hirugarrenak. Gainera, aurkezleak ondorengoa esaten dio lehiakideari: "Hiru esaldietako bat gutxienez egia da eta beste bat gutxienez gezurra. Non dago saria?".
Erantzuna:
Lehen kutxan dago urrea. Esaldi zuzenak lehen kutxakoa ("Urrea ez dago bigarren kutxan") eta bigarrenekoa ("Urrea ez dago kutxa honetan") dira.


Erantzun