MATEMATIKA

Kopak

9 kopa ditugu errenkadan; bata gora begira, hurrengoa behera begira, eta horrela denak. Beraz, 5 kopa gora begira daude eta, tartekatuta, 4 behera begira. Kontua da kopei binaka buelta emanda 4 kopa gora begira eta 5 behera begira geratzea (ordenak ez du ardura). Nola egingo zenuke?

Erantzuna:

Ez dago egiterik. Izan ere, kopak binaka mugituta, bi aukera baino ez ditugu. Modu ezberdinean jarritako bi kopa mugituz gero, ez litzateke behera eta gora begira dauden kopen kopurua aldatuko, eta berdin jarritakoak aldatzea ere alferrik izango litzateke.

Nork: Raúl Ibáñez.2008/03/07 14:19:21.096 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0)

Erantzun





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan.