MATEMATIKA

Multzoak berdintzeko jokoa

11, 7 eta 6 fitxako hiru multzo ditugu. Fitxak multzo batetik bestera eraman ditzakegu honako arau hauek betez: pilo bakoitzari une horretan daukan fitxa kopurua adina soilik gehitu ahal zaizkio eta eransten diren fitxa guztiak multzo berekoak izan behar dira. Nola lor ditzakegu hiru multzo berdin ahalik eta mugimendu gutxien eginda?

(Erantzuna: 3 mugimendu. A) Hasierako posiziotik (11, 7, 6) abiatuko gara. Hasteko, 11 fitxako pilotik 7 bigarren multzora eramango ditugu (4, 14, 6). B) Bigarren multzotik 6 hirugarren pilora pasatuko ditugu (4, 8, 12). C) Hirugarren pilotik 4 fitxa lehenengo multzora eramango ditugu (8, 8, 8)).

Nork: Raul Ibañez.2008/07/07 09:50:09.347 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0)

Erantzun





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan.