MATEMATIKA

Nire aurreneko autoa

Unibertsitate ikasketak bukatu nituenean lana eskaini zidaten Valentzian. Lan horregatik urtean 10.000 euro jasoko nituela esan zidaten, baita auto arrunt bat ere. 7 hilabetez lanean aritu ostean, Bilbora itzuli behar izan nuen, eta lan egindako denboraren arabera zegokidan dirua eman zidaten, 2.000 euro (eta aipatutako autoa). Zenbat balio zuen autoak?

(Erantzuna: 7 hilabeterengatik autoa eta 2.000 euro jaso baditut, gainerako 8.000 euroak 5 hilabeteren truke jaso beharrekoak dira. Hortaz, hileroko soldata 1.600 eurokoa da (8.000/5). Beraz, urte guztiko soldata 19.200 eurokoa da (12 x 1.600). Kopuru horri agindu ziguten soldata (10.000 euro) kentzen badizkiogu, autoak 9.200 euro balio zituela jakingo dugu.)

Nork: Raul Ibañez.2008/07/14 11:21:08.965 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (1)

Erantzunak

Autoaren balioa 9.200 eurotakoa da.

Proposamena... Zergatik ez dugu antolatzen txapelketa bat?
Aio!

4x13r

Nork: 4x13r.2008/07/18 14:42:45.941 GMT+2

Erantzun





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan.