MATEMATIKA

Paketearen bidalketa

Parisen ekitaldi bat egingo dute metroaren, sistema metriko hamartarraren, omenez, eta eskultore batek metro bateko barra bat bidali behar du Parisera. Postetxera iritsitakoan, bi prezio ezberdin daudela ikusiko du. Bata 60 zentimetro baino gutxiagoko aldeak dituzten paketeak bidaltzeko da, eta bestea, garestiena, alde bat edo denak 60 zentimetro baino gehiagokoak dituzten paketeak bidaltzeko. Zein hartu behar du eskultoreak? Zergatik?

Erantzuna:

Merkeena. Izan ere, Pitagorasen teorema bi aldiz aplikatuta, 60 zentimetroko aldeak dituen kubo-formako kaxaren diagonal nagusiak metro bat eta lau zentimetro ditu.

Nork: Raúl Ibáñez.2008/02/15 12:06:22.922 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (2)

Erantzunak

Ezta ideiarik ere. Aurreko biak -lepokoarena eta zotzena- oso sinpleak ziren, baina hemen, datu gehiagorik ezean, ez dakit zer egin behar den!!! 

Nork: Irantzu.2008/02/13 09:41:52.483 GMT+1

Ba tarifa merkeena hartuko du eskultoreak dirua alferrik gastatu nahi ez badu, paketea egiten diru gehiago gastatuko ez duela pentsatzen badu eta 60 zentimetroko kubo baten metroko barra hori sar litekeela ohartzen bada, zeren 60 zentimetroko aldea duen kubo baten aurpegi baten diagonalak pitagorasen teoriaren arabera 84,85 zm bait ditu eta kuboaren erpin batetik urrutiren dagoen beste erpinera teoria bera jarraituz 103,92 zm bait daude, hau da, barra hori sartzeko adina. Hori bai! barra mehea izan dadila! Zeren adibidez, barra hori trenbide raila bezelakoa bada...kostako zaio gure eskultoreari izerdi ederra! 

Nork: txantxiku.2008/02/14 17:32:47.136 GMT+1

Erantzun





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan.