Orain bakar-joko bat. Pentamino bat bere aldeetatik bat eginda dauden bost laukiz osatutako irudi geometrikoa da. 12 pentamino ezberdin daude. Ikus itzazu honako helbide honetan: http://es.wikipedia.org/wiki/Imagen:Pentominos.svg
Pentamino bakoitzak 5 lauki dituenez, 12 pentaminoz osatutako angeluzuzen batean 60 lauki egongo dira eta, beraz, angeluzuzenak honako neurriak izan ditzake: 6×10, 5×12, 4×15 y 3×20. Bakar-jokoan 12 pentaminodun angeluzuzen bat sortu behar da, eta bakoitzak aurrez aipatutako neurri horietako bat izan behar du. Halere, ezin da hutsunerik utzi eta ezin dira laukiak gainjarri.


Erantzun