Gaur sagarrez betetako otzara batekin etorri naiz lanera, baina iritsi aurretik lau pertsona aurkitu ditut. Bakoitzari neramatzan sagarren erdia gehi sagar erdi eman dizkiot. Azkena agurtu dudanean, saskia hutsik zegoen. Zenbat sagar zeuden otarrean?
(Erantzuna: 15 sagar. X ezezaguna neraman sagar kopurua izango den ekuazio bat egin dezakegu. Baina bada beste era erraz bat, ariketaren planteamenduari buelta emanda. Pertsona batekin topo egiten dudan bakoitzean, geratzen zaidan sagar kopurua (q) neraman sagar kopurua (m) ken sagar erdi da. Hots, q=m-(1/2). Eta orain atzekoz aurrera pentsatu behar dugu. Azkenean ez zaigu sagarrik geratzen, beraz, azken pertsonarekin topo egin dudanean, sagar bat geneukan. Aurrekoa aurkitu dudanean 3, lehenago 7 eta hasieran 15.)


Erantzun