MATEMATIKA

Zenbaki seriea

Zenbaki serie bat emanda, hurrengo zenbakia asmatzen saiatu. Seriea honakoa da:

1
11
21
1211
111221
312211
13112221
1113213211
Galdera: Zein da hurrengo zenbakia?

Erantzuna: 31131211131221.

Zenbaki serie bakoitzak aurreko zenbaki seriea deskribatzen du:

1-ek "bateko" "bat" dauka, hau da, 11.

11-ek "bi" "bateko" ditu , hau da, 21.

21-ek ditu "bat" "bikoa" eta "bat" "batekoa", hau da, 1211.

1211-ek ditu "bat" "batekoa", "bat bikoa" eta "bi bateko", hau da, 111221.

111221-ek ditu "hiru bateko", "bi biko" eta "bat batekoa", hau da, 312211.

Nork: Raúl Ibáñez.2008/02/22 12:20:34.871 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (2)

Erantzunak

lehenengo sei zenbakiak zeintzuk diren badakidala uste dot:

413311

baina azkenengoak ateratzea zailagoa da, ez dakit lau edo sei zenbaki falta zaizkidan. norabaitek badaki???????

Nork: Kalkulin.2008/02/21 14:11:57.350 GMT+1

Kalkulin gaizki zabiltza, googlen begiratu dot eta badakit zein den emaitza. Nahi duenak, inbestigatzea dakar!

Nork: Maider.2008/02/21 15:00:52.215 GMT+1

Erantzun





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan.