MATEMATIKA

Zori kontua

20 urte nituenean bi lagun gustatzen zitzaizkidan (Miren eta Leire), baina ezin nuen erabaki nor nuen bietan gustukoen. Haiek ikustera trenez joaten nintzenez, eta bakoitza norabide batean bizi zenez, beti lehenengo iristen zen trena hartuko nuela erabaki nuen. Trenak 10 minuturo igarotzen ziren, halere, Miren gehiago bisitatu nuen, % 90ean. Gainontzeko % 10ean Leire bisitatzera joan nintzen. Zergatik?

(Erantzuna: Miren bizi den tokirantz doan trena kontrako noranzkoan doan trena baino minutu bat geroago pasatzen da. Hori dela eta, geltokira minutu horretan iristen banaiz Leire bisitatuko dut, baina gainontzeko bederatzi minutuetan iristen banaiz Miren ikustera joango naiz).

Nork: Raul Ibañez.2008/09/15 12:00:13.736 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0)

Erantzun





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan.