MATEMATIKA

Zotzak eta karratuak

12 zotz ditugu, eta 8 erabiliz karratu bat egin dugu, alde bakoitzean bi zotz jarrita. Gero, beste laurak hartu eta karratu handia lau karratu txikiagotan zatitu dugu. 4 zotz bakarrik mugituta, moldatu irudia 4 karratu horiek 3 bakarrik izan daitezen.

Erantzuna:

Albo batetik bi zotz kenduko ditugu, eta beste muturretik beste bi. Horrela, bi lauki eta hirugarrena sortzeko lau zotz geratuko zaizkigu.

Nork: Raúl Ibáñez.2008/02/01 11:26:30.173 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (1)

Erantzunak

Erraza da. Kantoi bakoitzetik bi zotz kentzea aski da. Horrela, bi lauki izango ditugu, eta hirugarrena egiteko lau zotz. Denak hau bezain errazak balira! Ja, ja.

Nork: Amaia.2008/01/30 18:52:52.860 GMT+1

Erantzun





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan.