«« Itzuli
Eragiketa bakunak
Zenbaki osoen antolaketa
Zenbaki osoak lerro zuzen batean adieraziko bagenitu, A zenbaki osoa B zenbaki osoa baino txikiagoa dela ikusiko genuke, baldin eta zenbakiak adierazteko orduan haren ezkerraldean jartzen badugu.
Norabide positiboa zerotik eskuinerantz edo gorantz doan norabidea da, eta norabide negatiboa zerotik ezkerrerantz edo beherantz doan norabidea da.
Arau zehatzak daude zenbaki osoak antolatzeko eta konparatzeko:- Bi zenbaki osoak positiboak badira, balio absolutu txikiena duen zenbakia izango da txikiena:
4 8
- Bi zenbaki osoak negatiboak badira, txikiena izango da balio absolutu haundien duen zenbakia:
-8 -4
- Bata positiboa eta bestea negatiboa bada, negatiboa izango da txikiena:
-8 4
- Zenbaki negatibo guztiak zeroa baino txikiagoak dira:
-8 0
- Zenbaki positibo guztiak zeroa baino handiagoak dira:
4 0
