Inkestagintza
Inkesta baten planteamendua
Inkesta bat estatistika-azterketa bat da, eta bertako informazioa galdetegi baten bitartez eskuratzen da. Inkesta bat planifikatzerakoan ondorengo prozesu eragileak aplikatu behar dira:
- Aztergaia identifikatu eta definitu.
- Lan-egitasmo bat egin.
- Lan-egitasmoa garatu.
- Emaitzak aztertu.
| 1. Aztergaia identifikatu eta definitu | Aztergaia definitu eta diseinua eztabaidatu. Helburuak eta aplikatuko den metodologia zehaztu. |
|---|---|
| 2. Lan-egitasmoa eratu | Lana antolatu. Galdetegiak egin. Lagina eta banaketa diseinatu. Lan-esparrua antolatu. Aurrekontuak antolatu. |
| 3. Lana garatu | Esparru-lana egin. Galdetegiak bildu eta egiaztatu. Emaitzak prozesatu eta interpretatu. Txostenak idatzi. |
| 4. Emaitzak aztertu | Hipotesia egiaztatu edo gezurtatu. Ondorioak. |
Inkesta-motak
Egiteko moduaren arabera, hainbat inkesta-mota bereizten da:
- Telefonoz egindako inkestak: marketing-azterketei, soziologikoei edo antzekoei dagozkie.
- Inkesta pertsonalak: galdetegien bidez egindako elkarrizketa pertsonaletan oinarritzen dira.
- Postaz egindako inkestak: galdetegiak gutun baten bidez bidaltzen dira.
Inkesta-mota desberdinen abantailak eta eragozpenak:
| Inkesta-mota | Abantailak | Eragozpenak |
|---|---|---|
| Telefono bidezkoak | Ez dira oso garestiak eta elkarrekintza pertsonala ematen da.Informazio osagarriak. | Ez dago zuzeneko harremanik.Anonimatu-falta. |
| Pertsonala | Emaitza fidagarriak.Informazio osatuagoa.Erantzun-kopuru handiagoa.Informazio osagarria. | Oso garestiak dira.Galderak erantzuten ari denak intimitate-falta du.Ez dago anonimaturik. |
| Postaz egindakoak | Ez dute inkestatzailerik behar.Lagina gehiago zabaltzen da.Galderak erantzuten ari denak intimitatea du. | Erantzunak ezin dira guztiz kontrolatzen.Galdetegi asko ez dira betetzen.Hainbat galdera erantzunik gabe gelditzen dira. |
Erantzun-tabulazioa
Inkesten galdetegiek hainbat motako galderak dituzte: galderak irekiak, erdi itxiak edo guztiz itxiak.
- Galderak erabat irekiak direnean, galdetegiak "erantzun librea" idazpurua izaten du, edo hutsune handi bat usten dute, jendeak erantzunari buruzko iritzia aipatzeko.
- Erabat itxiak diren galderak test-motakoak dira eta erantzun bakarra onartzen dute (bai/ez motatakoak, edo erantzun-multzo jakin batetik bat aukeratzeko direnak)
- Azkenik, erdi itxiak direnak edo erantzun anitz dituztenak daude. Horietan, erantzun bat baino gehiago eman daiteke, hainbat aukeren artean.
| Egunero | 29,4 |
| Astean bitan edo hirutan | 14,3 |
| Astean behin | 10,7 |
| Batzuetan | 21,5 |
| Sekula ez | 24,1 |
| Guztira | 100 |
Galdetegi batean, erantzun bakarra duen galdera baten adibidea (Iturria: La Opinión Pública Española 1994. CIS, 1995).
Fitxa teknikoa
Inkesta guztiek fitxa tekniko bat dute, eta bertan azterketaren ezaugarriak laburtzen dira. Fitxa tekniko hori ezinbestekoa da inkesten ondorioak eta emaitzak ateratzeko.
Fitxan, ondorengo datuak aipatzen dira:
- Erreferentzia-esparrua: tokikoa, erregionala, nazionala, mundiala.
- Inkestak egin zaizkien lagunen ezaugarriak
- Laginen prozedura eta inkestak erantzungo dituzten hautaketa
- Laginaren ezaugarriak: neurria, lagin-akatsa, konfiantza-maila, konfiantza-tartea.
- Inkesta egin zen eguna eta datuak biltzen emandako denbora.
- Inkestaren egileak.
Inkesta baten galdetegia
Inkesta baten galderak prestatzeko, honako urratsak jarraitu behar dira:
- Aztertuko den hipotesia formulatu.
- Aldagaiak ezarri.
- Galdetegiko galderen edukia antolatu.
- Galdetegiko probak kontrol-talde batean egin.
Inkestatzaileak eta gainbegiraleak
Inkesta bat egiterakoan, inkestatzailea elkarrizketa egiteaz arduratzen da (elkarrizketa pertsonalak edo telefonoz eginikoak). Bestalde, gainbegiralea elkarrizketari aditua da eta hainbat gauza egiteko gaitasuna dauka, besteak beste: inkestatzaileen lana koordinatu, inkestatzaileak trebatu eta inkestak egiterakoan sor daitezkeen arazoak konpondu.
Aurreko testa
Inkestak egiterakoan, galdetegia antolatu aurretik, komenigarria izaten da testa bat egitea, ondorengo alderdiak ebaluatzeko:
· Bere diseinua.
· Erantzun-motak.
· Inkesta osatzen duten elementuak.
· Erantzunen hurrenkera.
· Elkarrizketaren iraupena, pertsonala bada.
Serie historikoak
Zenbait inkesta aldizka egiten da, biztanleen sektore jakin baten aztergaiari buruzko iritzia jakiteko eta iritzi horren bilakaera konparatzeko. Inkesta-mota horrek serie historikoa du izena.
