MUSIKA

Erreportajeak

Maná taldeak bere ibilbideko onena bildu du Arde el cielo diskoan

Maná taldeak bere ibilbideko onena bildu du <em>Arde el cielo</em> diskoan

Maná talde mexikarrak Arde el cielo bere lan berria mundu guztirako kaleratu zuen joan den astean. CD/DVD formatua duen bilduman, taldearen hamabi kantu onenetakoak bildu dituzte, zuzenean grabatuta. Gainera, bi kantu berri ere baditu disko berriak, "Si no te hubieras ido" eta bildumari izena ematen dion "Arde el cielo".

Erreportaje gehiago »»

Erreportaje didaktikoak

Mike Oldfield, musikari berritzailea (II)

Mike Oldfield, musikari berritzailea (II)

Tubular Bellsek berehala famatu bihurtu zuen Mike Oldfield, eta hari esker izugarrizko dirutza irabazi zuen 20 urte besterik ez zuela, baina egoera hark nortasun-krisialdia eragin zion. Dena dela, hura ez zen nahikoa oztopo izan bere ibilbide luzean zehar hainbat eta hainbat disko kaleratzeko (bai motu proprio edota disko-etxeak hala aginduta) eta gaur egun oraindik ere lanean jarraitzeko.

Erreportaje didaktiko gehiago »»

Gomendatuak

Amparanoiaren Seguiré Caminando

Pias, 2008

Amparanoiaren <em>Seguiré Caminando</em>

Amparanoia taldeak agur esango die eszenatokiei. Hamar urte izan dira, ehundaka kontzertu eta hainbat eta hainbat jarraitzaile. Seguiré Camindando diskoak 2 CD eta 2 DVD ditu. CDetako batean Amparanoiak 2006ko azaroan Bartzelonako Apolo aretoan eskaini zuen kontzertua dago. Bestean, abesti batzuen nahasketak eta kanta bitxi batzuk daude. Bestalde, DVDan Apolo aretoko emanaldiko beste abesti batzuk eta 50 minutuko dokumental bat (Antes de hoy) ikusi ahal izango da. Gainera, Amparoren eta bere taldearen irudi eta argazki argitaragabeak sartu dituzte bertan. Artxiboko materiala eta material berria biltzen duen lan honek hamar urte hauetako ibilbidea islatzen du.

Gomendatutako gehiago »»

Agenda

  • Franco Battiato Donostiako Kursaalen
    2008/05/11
  • Juliette & The Licks Barakaldon
    2008/05/08
  • Rosendo eta Barricada elkarrekin La Casillan (Bilbo)
    2008/05/09

Musika - Hiztegia

  • Disonantzia: Soinu jarrai edo aldiberekoen arteko kontsonantziarik eza, harmoniarik ezaren sentsazioa sortzen duena; horrelako soinuen...