MUSIKA

«« Itzuli

Aitor Uriarte, Sen eta Latzen taldeetako kide ohia, Une proiektu berriarekin dator

Aitor Uriarte, Sen eta Latzen taldeetako kide ohia, Une proiektu berriarekin dator

2006/09/28

Latzen eta Sen taldeetako buru izandakoa, Aitor Uriarte oñatiarra, Une izeneko proiektu berriarekin itzuli da musika mundura. Atzo aurkeztu zuten Une Nare Eza lehen diskoa Bilbon, SGAE-ren egoitzan.

Aitor Uriartek Xabi Oraa de Zumarraga (Soda) bateria ezagutzen zuen eta, haren bitartez, Une osatzen duten kideekin harremanetan jarri zen 2004ko udan. Rober Garzia gitarrista (AND, Apnea) eta Karmelo Melows baxu-jotzailea (Bulldozer, Zurkaitz, PiLT) dira Uneko beste taldekideak.

2005eko otsailean, maketa grabatu zuten eta, urte horren amaieran, diskoa osatzen duten 11 kantak grabatzeari ekin zioten Oihuka diskoetxearekin. Lehen lan honen abestietan, pop-rocka eta metal oinarriak nahastu dituzte, baita gitarra gogorrak eta programatutako doinuak ere, Uriartek berak azaldu duenez.