MUSIKA

«« Itzuli

Mago de Oz, Ken Zazpi, Los Secretos eta M-Clan Donostiako Aste Nagusian arituko dira

Mago de Oz, Ken Zazpi, Los Secretos eta M-Clan Donostiako Aste Nagusian arituko dira

2008/05/14

Rosario Flores, M-Clan, Pignoise, Los Secretos, Conchita, Ken Zazpi, La Casa Azul eta Mago de Oz abuztuaren 9tik 16ra ospatuko den Donostiako Aste Nagusian arituko dira. Kontzertuok Gros auzoko Sagueseko zabaldegiko eszenatokian izango dira, Zurriola hondartzaren aurrean.

Donostiako Udaleko kultura ordezkariak, Ramon Etxezarretak, azaldutakoaren arabera, aurtengoan rock, pop eta heavy taldeak arituko dira Aste Nagusian.

Halaber, Etxezarretak ez ditu kontzertuen datak argitu, baina taldeen webguneen arabera, M-Clanek abuztuaren 9an joko du, Mago de Ozek 12an eta Pignoisek 11n. Gainera, Los Secretos abuztuaren 14an arituko dela aurreikusten da.

(Argazkia: www.kenzazpi.com)