«« Itzuli
Etsaiak, Betagarri eta Trikizio taldeen kontzertua gaur Derion

2008/05/16
Derio Bizkaiko herria Isidro Deunaren jaiak ospatzen ari da egunotan, eta musika programaren barruan Etsaiak, Betagarri eta Trikizio euskal taldeak arituko dira gaur gauean. Kontzertuok 22:30ean hasiko dira.
Betagarri Gasteizko taldeak Hamaika gara zortzigarren lana aurkeztuko du. 14 abesti bildu dituzte bertan, euretatik 11 euskaraz, 2 katalanez eta bat gaztelaniaz. Euren betiko erritmoak, ska doinuak eta jai girorako musika, dantzan jartzeko modukoez beteta dator diskoa.
"Bidea gara", "Txikia naiz", "Aske naizela amestu dut", "1976 martxoak 3", "Bidea gara", "Hegan egin dezaket" eta "Hamaika" dira Hamaika gara osatzen duten kantetako batzuk.
Bestalde, Etsaiak taldeak Apurtu arte 2008an kaleratutako diskoa eramango du Deriora. Etsaiaken lan berriko kantak laburrak, sendoak eta gogorrak dira eta denak euskaraz, hiru izan ezik. Punk, hardcore, thrash eta metal soinuak nahasten dituen lana da.
Derioko jaietan joko duen hirugarren taldea Trikizio izango da, herria ska, reggae eta rock doinuez beteko duena.
