«« Itzuli
Ken 7, Fito, Berri Txarrak, Barricada, Nahiadance eta Pereza, sarituak

2008/05/16
Donostiako Victoria Eugenia antzokian Gaztea Sarien festa ospatu zen atzo. Gaztea irratiko entzuleek ematen dituzten sarietan Ken Zazpi, Fito & Fitipaldis, Berri Txarrak, Barricada, Nahiadance eta Pereza izan ziren irabazleak.
Beti Gazte Sariaren irabazlea Barricada izan zen eta talde edo bakarlari onenaren atalean Ken 7 aukeratu zuten entzuleek. Gernikako taldeak Kantu Onenaren saria ere irabazi zuen, "Noizbait" abestiagatik.
Disko Onenari sariarekin hirugarren golardoa jaso zuen Ken 7k, Argiak diskoagatik. Eta Musika berria atalean Nahiandaceri egokitu zitzaion saria.
Zuzeneko onenari atalean, Fito&Fitipaldis, Berri Txarrak, Fermin Muguruza, Mikel Erentxun eta Ken 7 ziren hautagaiak. Saria Fito & Fitipaldisentzat izan zen.
Bideolan onenaren saria Aitzol Aramaio zinema-zuzendariak eman zion Ibon Antuñanori, Berri Txarrak taldearen bideokliparen egileari. Azkenik Gaztea Mundiala Da!! Kantu Onenari Saria, Madrileko Perezari ematea erabaki zuten entzuleek "Estrella Polar" kantarengatik.
