MUSIKA

«« Itzuli

The Smashing Pumpkins taldeak Guitar Hero jokoan argitaratuko du single berria

The Smashing Pumpkins taldeak <em>Guitar Hero</em> jokoan argitaratuko du single berria

2008/09/03

The Smashing Pumpkins banda ospetsuak eta laudatuak single berria kaleratuko du udazkenean. Kantua, "G.L.O.W." izenburua daramana, Guitar Hero bideo-jokoarekin soilik eskuratu ahal izango da. Oraingoz, taldeak ez du lana beste euskarri batean zabaltzeko asmorik.

Talde estatubatuarrak 30 milioi disko saldu ditu 1988az geroztik. Datorren erronka, ordea, desberdina izango da. Guitar Hero World Tour bideo-jokoan, abesti berri bat eta bi arrakasta zahar ("1979" eta "The Everlasting Gaze") argitaratuko dituzte. Hiru abestiok joko berriarekin deskargatu ahal izango dira udazkenean.

Billy Corganek, bandako abeslariak, konpositoreak eta gitarristak, "Today" ere interpretatuko du Guitar Hero World Tourren. Berreskuratuko duten lan hori Siamese Dream bildumako arrakasta izan zen 1993an.

Era berean, bideo-jokoaren hurrengo edizioak berrikuntza ugari izango dituela adierazi du Activision konpainiak. Gitarraz gain, bateria eta mikrofonoa gehituko dizkiote eskaintzari. Bertsio berrituak, gainera, linean zein zortziko taldetan jokatzeko moduak ere izango ditu. Azken honi "Taldeen arteko borroka" deituko diote.

(Argazkia: www.smashingpumpkins.com)